Bertsolaritza Guadalajarako Ipuin Maratoian · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » Bertsolaritza Guadalajarako Ipuin Maratoian

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(1) 17/06/2014 18:15h

Bertsolaritza Guadalajarako Ipuin Maratoian

Guadalajarako Ipuin Maratoian

Joan den asteburuan Guadalajarako Ipuin Maratoia ospatu zen bere 23. edizioan eta niretzako benetan berezia izan zen gauza ezberdinengatik. Hasteko, ostiral arratsaldean Inoiz entzun gabeko ipuin kontalarien txokoan hartu nuen parte. Badira urte batzuk txoko hau martxan jarri zutela, Guadalajaran inoiz kontatu ez duten ipuin kontalariak ezagutzera emateko. Nire lehenengo aldia zen, beraz, Guadalajaran, beste narratzaile eta publiko berri baten aurrean kontatzen: urduritasuna pil-pilean. 

Eskerrak, dena oso ongi atera zen; publikoa, mundiala -entzuten ohituta dagoen publikoa da, eta hori nabaritzen da- eta ni, nire saltsan.
Guadalajarako Maratoia ahozkotasuna ospatzeko lekua denez, larunbat goizean Asier Altunak 2011. urtean zuzendu zuen Bertsolari filmea ikusteko aukera izan genuen eta hunkigarria iruditu zitzaidan. Benetan miresgarria da bertsolariek hitz soilarekin egiten dutena . Egia esan behar badut, niri bertsoak entzuteak bakarrik oilo ipurdia jartzen dit. Honi etxetik urruti euskara entzutea gehitzen badiogu eta, gainera, bertsoen inguruan, emaitza garbia da: zirrara handia. Eta hor ez zen bertsolaritzaren esperientzia bukatu Guadalajaran zeren, gau horretan bertan, eszenatoki nagusian, Miren Amuriza bertsolaria eta Carlos Perez Aradros ipuin kontalari errioxarraren arteko norgehiagoka ikusteko aukera izan genuen; lehenengoa euskaraz, bigarrena gaztelaniaz, Joxemari Carrereren itzulpenak lagunduta elkar ulertzeko. Bertsoak itzultzean asko galtzen da, jakina, bertsolariek duten grazia eta poesiarako joera errepikatzea oso gaitza baita. Hala eta guztiz ere, entzulegoa bete-betean sartu zen bat-bateko jolas horretan eta txalo zaparradak ugariak izan ziren. 
Benetan polita izan da etxetik kanpora gure hizkuntza entzutea normaltasun osoz; are gehiago bertsolaritzaren eskutik, artea eta poesia zuzenean.

 

Miren Amuriza, Carlos Aradors eta Joxemari Carrere

Miren Amuriza, Carlos Aradors eta Joxemari Carrere

Guadalajarako Ipuin Maratoia

Guadalajarako Ipuin Maratoia

Miren Amuriza eta Virginia Imaz

Miren Amuriza eta Virginia Imaz

Ábrete Moderno

Ábrete Moderno

Contando en Inauditos

Contando en Inauditos

Maratón de los Cuentos de Guadalajara

Maratón de los Cuentos de Guadalajara

Aurrekoa Hurrengoa
Berriak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza

Iruzkinak (1)

Ana Apika · 2014-06-18 12:04:52

Ha ze pena halako jai polita gadu izana!

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional