FIRArekin kontatzea · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » FIRArekin kontatzea

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(0) 18/01/2013 19:00h

FIRArekin kontatzea

FIRArekin kontatzea

Ipuin kontalari ibili naizen azken 10 urte hauetan batzutan ipuin saio batean gaizki pasatzea tokatu zait. Ongi esan dut, bai: batzutan, gaizki pasatu dut. Hori gertatu zait kontatzeko behar diren baldintzak zaindu ez direnean. Noizbait nire atsekabea azaldu dut honen inguruan baina inoiz ez zait bururatu ipuin saioa ongi ateratzeko baldintzak zaintzen dituzten erakundeak publikoki goraipatzea. 
 FIRA Hezkuntza  jarrera horren eredu da.

 FIRAk Ikastetxeetan Irakurletasuna Bultzatzeko antolatutako  Iruñerriko Udal Programetan  ipuin kontalari moduan 9 urte daramat parte hartzen. Hasieratik FIRAk ipuin saio batean behar diren oinarrizko baldintzak nola zaintzen zituen konturatu nintzen:

  • Entzulegoaren kopurua murrizten, 50 pertsona baino gutxiago egotea komeni baita. 
  • Entzulegoaren adina berdintsua izaten, horrela publikoak ipuinaz gehiago disfrutatutzen du.
  • Aretoan entzuteko giroa sortzen
  • Saioa eten dezaketen egoerak sahiesten, aldez aurretik egingo den ekintzak zertan datzan azalduz.
FIRArekin kontatzea

Horretaz gain, ikastetxeekin aldez aurretiko lana egiten dute eta ipuin kontalaria ezagutzeko datuak ematen dizkiete eskolako irakasleei haurrekin landu dezaten. Horrela, ikasleek ipuin kontalaria aurretik ezagutzen dute, gutxi bada ere, eta beste era batean hartzen dute. Esaterako, aste honetan bertan Iruñeko Alaitz ikastetxe publikoan eman didaten ongietorria argazkian ikus dezakezue. 

 
Oso garrantzitsua iruditzen zait bi galdera hauek argi izatea: zertarako egiten dugun ipuin saioa eta zer egin dezakegun ipuin saiorik onena lortzeko.
Nire iritziz FIRAk oso ongi zaintzen du ipuin saioarekin zerikusia duen guztia eta Nafarroako kultura eta hezkuntza maitale eta bultzatzaile eredugarriak dira. 
Nik, ahal dudan guztietan, FIRArekin kontatzen jarraitu nahi dut.

Aurrekoa Hurrengoa
Ipuin Kontalaritza, Iritzia

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional