Guadalajaran ipuinak kontatzen · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » Guadalajaran ipuinak kontatzen

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(0) 22/05/2015 21:00h

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Pasa den astean oso gustora ibili nintzen Guadalajaran ipuinak kontatzen. Ostegunean Azuqueca de Henareseko "Eva Ortiz" Ipuinetako Etxetxoan egon nintzen nerabez osatutako publikoarentzat kontatzen. Oso gustora egon nintzen entzuten ohituta daudelako - Azuquecako Liburutegiko zuzendaria den Eva Ortizek duela urte asko egiten ari den narraziozko programazioari esker - baita kontatzen ohituta ere, Mar Gutiérrez bezalako irakasleek egiten duten lanagatik.
Hurrengo egunean Guadalajarako Ipuinetako Ostiraleko eszenatokian egon nintzen eta oso zirraragarria izan zen niretzat leku honetatik pasa diren kontalariak oparoak eta oso onak direlako. Asko gozatu nuen esperientziarekin eta publikoaren harrera sari bat izan zen niretzat. Sariei buruz ari naizenez Cultura en Guada-ko kazetaria den Ruben Madrid-ek kronika moduan egin zidana hemen uzten dizuet.
 

Hurrengo egunean Guadalajarako txangoa bukatu nuen Davalos Liburutegian familiei ipuinak kontatzen, publiko ugari eta entregatua. 
Zer gehiago esan dezaket? Horrela gustoa ematen duela bidaiatzea. Horrela gustoa ematen duela istorioak kontatzea. 
 
Berehala bueltatuko naiz Guadalajarara hemendik gutxira ospatuko den Guadalajarako Ipuin Maratoian beste kontalari batzuek kontatuko dituzten istorioak aditzera. 

Osasuna eta ipuinak. 
 

Aurrekoa Hurrengoa
Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional