Ipuin-baldintzak · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » Ipuin-baldintzak

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(0) 01/02/2015 23:15h

Ipuin-baldintzak

Ipuin kontaketa saioa Alloko liburutegian

Ondo dago beti gogoratzea ipuin saio batez disfrutatzeko behar diren baldintza egokiak eta, nire ustez, bi dira oinarrizko zutabeak: entzutea eta errespetua. Antolatzaile asko dago -eskolak, liburutegiak, ludotekak, liburudendak, aurrezki kutxak, jaialdi antolatzaileak, helduen zentroak, udaletxeak, berdintasun eta euskara zerbitzuak...- eta interesak ere anitzak dira: irakurzaletasuna sustatzea, hizkuntza, denbora-pasa, bezeroak erakartzea, baloreak irakastea... Oso baliozkoak dira denak baina, jaun-andreak, gauzak ezin dira edonon eta edonola antolatu.  
 

 

Beno, egia esan, posiblea da; izan ere, askotan tokatu zaigu edonon eta edonola kontatu behar izatea. Baina, holakoetan, emaitzak eskasak izan dira beti. Ipuin saioek entzute eta errespetu minimo batzuk behar dituzte kontaketaz disfrutatu ahal izateko. Bestela, zentzurik al du antolatzeak? Gero eta ohikoagoa da baloreak lantzen dituzten ipuin saioak eskatzea baina, era berean, eman behar diren oinarrizko bi elementu hauen zaintza ahaztu egiten zaigu. Zenbat saio egin diren oinarrizko puntu hauek kontutan hartu gabe... Zenbat aukera galduta haurrei entzutea eta errespetuaren baloreak irakasteko...
Besterik gabe, ipuin saio bat planifikatzeko orduan zenbait puntu kontutan izateak kontaketaren emaitzak hobetuko ditu erabat. Azken finean, ipuin guztiek baloreak transmititzen dituzte. Ipuinak abotsarik gabekoen hedabide dira, ikaslearen ikaskuntza, ahularen itxaropena. Ipuinek arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela pentsatzea ahalbideratzen digute. Izan ere, ipuinak balorez beteta daude eta oinarrizko baldintza batzuk bermatzen baditugu hauek begien aurrean azalduko zaizkigu.  
Hemen ohar batzuk: 

  • Ahoz kontatutako ipuinek toki epel eta lasaiak behar dituzte. Ezinbestekoa da pasabide batean ez kokatzea eta, behin ipuin saioa hasi denean, ez utzi jendeari aretora sartzen eta ateratzen.
  • Funtsezkoa da aretoan janariak eta edariak debekatzea. 
  • Komenigarria da adin tarte konkretu bati zuzentzea saioa. Adin guztietarako ipuinak daude, baina adin bakoitzari ipuin mota batzuk egokitzen zaizkio.
  • Adinarena azpimarratu nahi dut: Ez da ideia ona besoetako umeak eta 3 urtetik beherakoak ipuin saioetara eramatea edo sartzen uztea. Haurrentzako ipuin saioak badira ere, helduagoentzat izaten dira, txikiagoak aspertu, kasurik ez egin eta besteen adimenari oztopo egiten diotelako, gehienetan. 
  • Familientzako diren ipuin saioetan guraso zein aiton-amonei sakeleko telefonoak itzaltzea eta ondo portatzea derrigorrezkoa dela gogoratu behar zaie (elkarrekin ez mintzatzea, mugikorrari ez erantzutea...). Haurrak ondo portatzen dira bere inguruko helduak ondo portatzen direla ikusten dutenean.

Oinarrizko jarraibide hauek zaintzen baditugu, kontaketaren kalitatea hobetuko da, entzuleek eskertuko dute eta ipuin kontalariak alaiago kontatuko du. 

Hemendik aurrera, istorioak presarik gabe entzutea bakarrik gelditzen zaigu, ipuin bakoitzak egoteko modu bat, irribarre bat, zirrara bat, ikaskuntza bat eskaintzeko ahalmena duelako. Gainera, disfrutatzen entzuteko prest bagaude, gure egunerokotasuna pixka batean ahazteko aukera emango digute. 

Horregatik bakarrik, entzutea merezi dute. 

Osasuna eta ipuinak. 

Ipuin baldintzei buruz gehiago jakiteko hemen duzue AEDAk, estatu mailako kontalari profesionalen elkarteak, idatzitako DEKALOGOA. IPUIN-BALDINTZAK. Honetan gaia era zabalago eta zehatzagoan lantzen da. 
 

Aurrekoa Hurrengoa
Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak, Iritzia

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional