Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(0) 18/01/2013 20:04h

Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen

Yotsi Hioki

Atzo berriro ere  Cuentos de la Luna -n egon nintzen eta Yoshi Hioki Japoniako ipuin kontalaria ezagutzeko aukera izan nuen.
1999 urtetik ipuin kontalaria, margolaria eta Arte Ederretan Lizentziatua den japoniar honek bere herrialdeko garai guztietako alegiak, ipuinak eta kontakizunak ezagutzera ematen ditu. Espainiako zonalde garrantzitsuenetan ibili da kontatzen, baita Mexiko eta Brasilgo hainbat hirietan ere. 

 
Atzo Logroñoko Café de la Luna jendez beteta zegoen, Hioki ikusteko irrikitan.
Aretoa argi laranjaz argiztatua dago; jendeak lekua hartu eta zain dago. Yoshi, Café de la Luna-ko horman margotua dagoen ilargi betearen laguntzaile aparta, gure aurrean azaltzen da. Carles-ek aurkezpenak egin eta... saioa hasten da.
Yotsik hizketa eta keinu finak erabiltzean ekialdeko lurraldetara bidaiatzeko aukera ematen digu. Noizean behin, ahozko eta gorputzeko bapateko intentsitate aldaketak egiten ditu eta, horrela, entzulegoa guztiz harrapatuta mantentzen du. 
 
 

Margo japoniarra

Fukushimako ahozko tradiziotik hartutako ipuin eder batekin hasten da kontatzen. Aldez aurretik, Yotsi-k zera azaltzen digu: bere Japoniako lagun baten hitzetan japoniarrei min handien ematen diena munduak Fukushima bertan izan zen hondamendi nuklearragatik ezagutzea da. Horregatik, munduak Fukushimari buruzko beste kontakizun bat ezagutu dezan alegia,  Hiokik hitza dela medio herri horretako alegiak kontatzea erabaki du. 
Beste hiru ipuin kontatu eta gero bukatzen du saioa: lehendabiziko biak gure garaikidea den idazle japoniar batek idatzita eta azkena Japoniako hegoaldean dagoen irla bateko istorioa da. 
Yoshi-k bere hitzez, abestiez, begiradez, eskuez eta istorioz lagunduta txunditu eta alaitu gintuen. Eta gainera, aspaldiko eta gaur egungo Japoniara hurbildu gintuen. 

ESKERRIK ASKO Yoshi.

Aurrekoa Hurrengoa
Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Iritzia

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional