Zenbat lur behar ditu gizon batek? · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria » Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Kontalari baten egunkaria

Aurrekoa Hurrengoa
(0) 24/05/2013 11:13h

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

 
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
 

Ipuina bukatutakoan ia saihestezina da tituluak plateiatzen duen galdera berriz egitea: Zenbat lur behar ditu gizon batek? Zenbat behar dugu gizakiok bizitzeko? Zoriontsu izateko?

Elena Odriozolaren irudiak ezinbestekoak dira kontakizuna laguntzeko.
 
Izenburua: Zenbat lur behar ditu gizon batek? 
Idazlea: Lev Tolstói.
Irudiak: Elena Odriozola.
Itzultzailea: Mikel Vilches.
Orrialde kopurua: 66.
Argitaletxea: Cénlit Ediciones-denonartean.
Urtea: 2011.
 

Aurrekoa Hurrengoa
Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional