Aitona-amonaren kutxa · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Haurrak » Bisita Narratuak » Aitona-amonaren kutxa

Aitona-amonaren kutxa

Aitona-amonaren kutxa

Egun batean, etxeko ganbaran sartu, bazterrak miatzen hasi eta hauts eta armiarma sareaz betetako kutxa bat aurkitu nuen. Jakinminez beteta, kutxa zabaldu eta antzinako gauza pila aurkitu nuen, nire aitona-amonaren aitona-amonaren garaikoak, hain zuzen. Oso gauza bitxiak zeuden: argazki batzuk, euskarri bat, ezpata bat, txapel gorri bat,... Gauza horiek ikusi eta galdezka ibili ondoren, nire arbasoen historia ezagutu nuen. Nahi al duzue kontatzea? 

Bisitari buruzko informazioa

Bisitaren deskribapena

Aitona-amonaren kutxa Lizarrako Karlismoaren Museoak 2014ko apirilaren 26an martxan jarriko duen jarduera da, hilabete honetan behin-behineko erakustaldi berri bati hasiera emateko. Haurrei zuzendutako bisita sorta bat antolatuko da neska-mutilek, era dibertigarrian, garai honetako historia ezagutu dezaten.  

Nori zuzenduta dago

  • Adina: 5-12 urte bitarteko neska-mutilak.
  • Ikuslego kopurua: 40 pertsona baino gutxiago.

Bisitaren iraupena

45 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non eta noiz da bisita

Gidatutako bisitak Karlismoaren Museoan egingo dira 17:30etan, hilean behin, 2014ko apiriletik abendura bitartean. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Sarrera mugatua izango da.
Hemen dituzue egun zehatzak.  

  • Apirilak 26, larunbata. Gaztelaniaz.
  • Maiatzak 31, larunbata. Euskaraz.
  • Ekainak 28, larunbata. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 19, larunbata. Euskaraz.
  • Abuztuak 30, larunbata. Gaztelaniaz.
  • Irailak 20, larunbata. Gaztelaniaz.
  • Urriak 25, larunbata. Euskaraz.
  • Azaroak 22, larunbata. Gaztelaniaz.
  • Abenduak 5, ostirala. Gaztelaniaz.
  • Abenduak 26, ostirala. Euskaraz.

Informazio gehiago behar baduzue jarri Lizarrako Karlismoaren Museoarekin kontaktuan: 
Calle de la Rúa, 27-29 – Palacio del Gobernador
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Teléfono: 948 552 111  

 

Helburuak

  • Karlismoaren Museoko ateak zabaldu haur entzule-ikuslegoari.
  • Haurrei informazio historikoa modu dibertigarri batez eskaini.
  • Historiari buruzko interesa piztu haur eta gazteen artean.

Agenda

Aitona-amonaren kutxa, bisita narratuak Lizarran (Nafarroa) 2014-12-26

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan euskaraz.   

Aitona-amonaren kutxa,bisita narratuak Lizarran (Nafarroa) 2014-12-24

Haurrentzako bisita gidatua 12:00etan Karlismoaren Museoan gaztelaniaz.   

Aitona-amonaren kutxa, bisita narratuak Lizarran (Nafarroa) 2014-12-05

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan gaztelaniaz.  

Aitona-amonaren kutxa, bisita narratuak Lizarran (Nafarroa) 2014-11-22

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan gaztelaniaz.   

Aitona-amonaren kutxa, bisita narratuak Lizarran (Nafarroa) 2014-10-25

Bisita narratua Karlismoaren Museoan 17:30etan euskaraz.

Aitona-amonaren kutxa, gidatutako bisitak Lizarran (Nafarroa) 2014-09-20

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan gaztelaniaz.  

Aitona-amonaren kutxa, gidatutako bisitak Lizarran (Nafarroa) 2014-08-30

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan gaztelaniaz. 

Aitona-amonaren kutxa, gidatutako bisitak Lizarran (Nafarroa) 2014-07-19

Haurrentzako bisita gidatua 17:30etan Karlismoaren Museoan euskaraz. 

1 2 ›› (2)

Gidatutako bisita antzeztua kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri nirekin kontaktuan nahi duzun moduan:

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional