Zamudioko Dorrea · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Haurrak » Bisita Narratuak » Zamudioko Dorrea

Zamudioko Dorrea

Zamudioko Dorrea

XIV. mendean Mencia de las Ribas andrea Bizkaiko jaurerrian jaio eta hazi zen , eta Zamudioko Ordoñorekin ezkondu zen. Zamudiotarren leinua Bizkaiko boteretsuenetakoa izan zen. Txorierriko bailararen erdian komunikazioetarako oso garrantzitsua zen bidegurutzean Zamudioko Dorrea, San Martin eliza eta Arteagako errota eraikiz zonaldeko botere militar, espiritual eta ekonomikoa menperatu zuten.
Argazki iturria.
 

Bisitari buruzko informazioa

Bisitaren deskribapena

Mencia de las Ribas andrea bisitarien zain egongo da Zamudioko Dorreko eskaileretan. Menciak oso ondo ezagutzen ditu dorreko historia eta txokoak non, gaur egun, Zamudioko udal liburutegia kokatzen den. 
 

Nori zuzenduta dago

  • Adina: 6-12 urte bitarteko neska-mutilak.
  • Ikuslego kopurua: 25 pertsona baino gutxiago.

Bisitaren iraupena

45 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non da bisita

Mencia de las Ribas andreak Zamudioko liburutegiko solairu guztiak erakutsiko dizkie bisiteriei. 
 
 

Helburuak

  • Zamudioko liburutegiko ateak zabaldu haur entzule-ikuslegoari.
  • Zamudioko aberastasun historikoa haurrei ezagutzera eman.
  • Haurrei informazio historikoa modu dibertigarri batez eskaini.
  • Historiari buruzko interesa piztu haur eta gazteen artean.

Agenda

Zamudioko Dorrea, bisita narratuak Zamudion (Bizkaia) 2016-12-16

Ikastetxeetako bisitak 10:00etan eta 11:00etan euskaraz.  

Zamudioko Dorrea, bisita narratuak Zamudion (Bizkaia) 2016-12-12

Ikastetxeetako bisitak 10:00etan eta 11:00etan euskaraz.  

Zamudioko Dorrea, gidatutako bisita antzeztuak Zamudion (Bizkaia) 2013-11-22

Ikastetxeetako bisitak 10:00etan, 10:45 etan eta 11:30etan euskaraz.  

Zamudioko Dorrea, gidatutako bisita antzeztuak Zamudion (Bizkaia) 2013-11-21

Ikastetxeetako bisitak 10:00etan, 10:45 etan eta 11:30etan euskaraz. 

Zamudioko Dorrea, gidatutako bisita antzeztuak Zamudion (Bizkaia) 2013-11-20

Ikastetxeetako bisitak 10:00etan, 10:45 etan eta 11:30etan euskaraz.

Gidatutako bisita antzeztua kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri nirekin kontaktuan nahi duzun moduan:

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional