Kamishibai umeentzako ipuin kontalaira · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Non zaude: Euskara » Haurrak » Ipuin Kontalaria » Kamishibai

Kamishibai

Fitxa teknikoa - Irudiak - Agenda

Kamishibai "paperezko antzerkia" da japonieraz. Ipuin kontalariak, egurrezko kutxatxo baten barruan sartzen diren irudiez lagunduta, ipuinak kontatzen ditu.

Kamishibai ipuin saioaren fitxa teknikoa

Kamishibai ipuin kontaketa saioan ipuinak ikusi eta entzuten dira aldi berean. Horregatik, oso egokiak dira ume txikientzako, normalean estimulu gehiago eskatzen dutelako saio bat aditasunez jarraitzeko.

Ipuin saioaren deskribapena

  • Ipuin japoniarrak eta munduko ipuinak kontatzen dira. Beraz, ipuin kontaketa aproposak dira kultur aniztasuna landu nahi denean.
  • Kamishibai ipuin saioetan antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatzen dira. Batzuk ikusi eta entzuteko dira; beste batzuek umeen parte hartzea eskatzen dute.
  • Kamishibai ipuin saioak oso dibertigarriak dira haurrekin elkarrekintza bultzatzen dutelako.
  • Kamishibai ipuin saioak helduagoak diren haurrentzat ere egokiak izan daitezke, zerbait konkretua landu nahi denean, hizkuntza adibidez (euskararen ulermena bultzatzeko oso egokia da, esaterako).

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Gomendatutako adina: 3-9 urte arteko neska-mutilak. 3-4 urtekoei zuzentzen denean hobe da ez elkartzea adin gehiago duten haurrekin.
  • 9-12 urtekoak: Hizkuntza baten ulermena lantzeko, euskara adibidez, egokia izan daiteke.
  • Ikuslego kopurua: 50 pertsona baino gutxiago.

Ipuin saioaren iraupena

50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Kamishibai ipuin kontaketa saioa hainbat lekutan egin daiteke: liburutegietan, ludoteketan, Kultur Etxeetan, elkarteetan, liburudendetan, eskoletan, haur ospakizun pribatuetan,... eta haurrak dauden edozein lekutan. Beti gomendatzen da lekua babestua izatea umeek saioa gehiago disfruta dezaten.

Behar teknikoak


Mahaia eta aulkia.

Kamishibai Irudiak

Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia) Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia) Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia)

ERANDIOko Altzaga eta Astrabuduako ipuin kontaketak (Bizkaia, 2012-3-14) ARGAZKIAK

Agenda

Kamishibai, ipuin kontaketa Muezen (Nafarroa) 2017-07-13

Haurrentzako ipuin kontaketa 17:30etan igerilekuetako frontoian euskaraz. Unax Morentinek nirekin kontatzen du. 

Kamishibai, ipuin kontaketa Guadalajaran (Guadalajara) 2017-06-17

Haurrentzako ipuin kontaketa 11:00etan Liceo Caracensen Guadalajarako XXVI. Ipuin Maratoian gaztelaniaz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Zamudion (Bizkaia) 2017-01-28

Haurrentzako ipuin kontaketa 11:30etan liburutegian euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Trapagaranen (Bizkaia) 2017-01-20

Haurrentzako ipuin kontaketa 17:30etan liburutegian euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Beasainen (Gipuzkoa) 2017-01-19

Haurrentzako ipuin kontaketa 17:30etan liburutegian euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Gasteizen (Araba) 2017-01-03

Haurrentzako ipuin kontaketa 18:30etan zezen plazako PINean gaztelaniaz eta euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Paracuellos de Jaraman (Madril) 2016-11-07

Haurrentzako hiru ipuin kontaketa 9:15etan Las Navas de Tolosa ikastetxe publikoan gaztelaniaz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Bilbon (Bizkaia) 2016-10-26

Haurrentzako ipuin kontaketa 17:00etan Zurbaranbarri liburutegian euskaraz.

1 2 3 4 5 6 ›› (11)

Ipuin kontaketa saio hau kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri nirekin kontaktuan nahi duzun moduan:

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional