Hotzikara, ipuin erotikoak · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Helduak » Ipuin Kontalaria (Helduak) » Hotzikara, ipuin erotikoak

Hotzikara, ipuin erotikoak

Hotzikara

Aspaldidanik nahi nuen ipuin erotikoen saioa publikoarekin konpartitu. Proiektu zirraragarri bezala abiatu zena, ia burutu ezina bilakatu zen. Irudi eta eduki erotikoz inguratuta bizi garen arren -publizidadean, filmetan, literaturan, txisteetan...- ez nuen nirekin bat egiten zuen ezer aurkitzen, ez nuen kontatzeko grina sortzen zidan ezer topatzen. Gure egunerokotasunean inguratzen gaituen erotismoa topikoz, rolez eta estereotipoz beteta dago; nirekin zerikusi handirik ez dutena, alegia.
 
Konturatu nintzen orduan erotismoa norbanakoaren barruan dagoela; erotismoa pertsonaren muinetik ateratzen den zerbait dela. 
Hotzikara hau nire bilaketa pertsonalaren emaitza izan da. Ahozkotasun tradiziotik mimo handiz ipuin bakan batzuk aukeratu eta entzun nahi duen guztiekin konpartitzeko gogoz aurkezten dizuet. 
Nik bezainbeste disfrutatzea opa dizuet.

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

HOTZIKARA, GOZAMEN EROTIKOAREN HISTORIA hasieratik hasten den ikuskizuna da: munduaren hastapenetatik, alegia. Eta hasiera horretatik abiatuta erotismoa historian zehar nola gertatu den kontatzen du. Garai guztietako emakume eta gizonek sexu-atsegina sentitu dute jakin-nahi, beldur eta askatasun maila desberdinetan. Iosu Lizarragaren musikak eta Ines Bengoaren ahotsak egoera ezberdinak proposatu, pertsonaia ugari aurkeztu eta ikus-entzuleei istorien bitartez bidaia batean sar daitezen gonbidapena luzatuko diete pasioa, zoramena eta umorea direla medio. Eta bidaia honetan sartzen dena sexuaren gozamena sentitzera hurbilduko da, hotzikara gisan.  

Ipuin saioa hiru formatutan egiteko pentsatua dago:

  1. Ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa. 
  2. Zuzeneko musikaz girotutako ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa akordeoi jole baten laguntzarekin. 
  3. Zuzeneko musikaz eta argiz girotutako ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa akordeoi jole baten laguntzarekin eta argi diseinuarekin, eszenatokian egiteko pentsatuta. 

Aurrekontua eskatu konpromezurik gabe. 
 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Adina: 14-15 urtetik aurrera (DBH 3garrenetik gora)

Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Hotzikara antzokietan, liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan,... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.

Behar teknikoak

  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.
  • Eszenatokian egiteko argi diseinua eskatu.

Bideoa

Hotzikara

Agenda

Hotzikara, ipuin erotikoak Burlatan (Nafarroa) 2017-08-16

Helduentzako ipuin kontaketa 23:00etan Aldabea Peñan gaztelaniaz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Gernikan (Bizkaia) 2017-05-26

Helduentzako ipuinak 20:00tan Astra Gernikan euskaraz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Donezteben (Nafarroa) 2017-03-09

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan Malerrekako Mankomunitatean euskaraz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Basaurin (Bizkaia) 2017-03-08

Helduentzako ipuin kontaketa 19:30etan Ibaigane Kultur Etxeko helduentzako liburutegian gaztelaniaz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Elgoibarren (Gipuzkoa) 2017-03-07

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan liburutegian euskaraz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Mendigorrian (Nafarroa) 2017-03-04

Helduentzako ipuin kontaketa 18:30etan gaztelaniaz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Eibarren (Gipuzkoa) 2017-03-03

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan Arrate Kultur Elkarteko Topalekuan euskaraz.

Hotzikara, ipuin erotikoak Arrasaten (Gipuzkoa) 2017-02-17

Helduentzako ipuin kontaketa 20:00tan Kulturate Kultur Etxean euskaraz.

1 2 3 4 5 ›› (5)


Hauetako ikuskizunaren bat ikusi al duzu? Zure iritzia jakin nahiko nuke:

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional