Zer daramagu emakumeok poltsoan? · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Helduak » Ipuin Kontalaria (Helduak) » Zer daramagu emakumeok poltsoan?

Zer daramagu emakumeok poltsoan?

Helduentzako Ipuin Kontalaria

Ba al da zalantza hau inoiz izan ez duen gizon edo emakumerik? 
Askotan galdera hau egin diot neure buruari nik neuk ere ez baitakit zer daramadan poltsoan. 
Egun batean arnasa sakonki hartu, poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooh... 
Hau ustekabea! 
Aurkitu nituen gauzak ez ziren "gauzak", besterik gabe, nire barrua osatzen duten sentimenduak, beharrrak, ametsak, irudimenak eta oroitzapenak baizik. Azken finean, poltsoan daramadan guztia nire bizitzan oso beharrezkoa dela deskubritu nuen. 
   
 

Zer daramagu emakumeok poltsoan?

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

Zer daramagu emakumeok poltsoan? emakumeei bereziki zuzendutako helduentzako ipuin saioa da. Saio hau osatzen duten istoriak anitzak dira eta emakumeon unibertsora hurbiltzen gaituzte dugun sentsibilitatea, beharrak eta bizipenak gure artean konpartitzeko aukera emanez.
 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Adina: 15 urtetik aurrera.
  • Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.

Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Zer daramagu emakumeok poltsoan? liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan,... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.

Behar teknikoak

  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.

Agenda

Zer daramagu emakumeok poltsoan?, helduentzako ipuin kontaketa Berrizen (Bizkaia) 2017-06-03

Helduentzako ipuin kontaketa 18:00etan Kultur Etxean gaztelaniaz.

Zer daramagu emakumeok poltsoan?, helduentzako ipuin kontaketa Barañainen (Nafarroa) 2017-03-10

Helduentzako ipuin kontaketa 19:30etan liburutegian gaztelaniaz.

Zer daramagu emakumeok poltsoan?, helduentzako ipuin kontaketa Iruñean (Nafarroa) 2016-11-16

Gazteentzako ipuin kontaketa 12:00etan Civivox Condestablen euskaraz.

Zer daramagu emakumeok poltsoan?, helduentzako ipuin kontaketa Lizarran (Nafarroa) 2016-04-27

Helduentzako ipuin kontaketa 19:30etan liburutegian gaztelaniaz.

Zer daramagu emakumeok poltsoan?, helduentzako ipuin saioa Larraizarren (Nafarroa) 2015-11-13

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan Kultur Etxean gaztelaniaz. 

Zer daramagu emakumeok poltsoan? helduentzako ipuin kontaketa Segovian (Castilla y Leon) 2015-07-09

Helduentzako ipuin kontaketa 22:00etan Ipuin Kontalarien Jaialdian gaztelaniaz.

Zer daramagu emakumeok poltsoan? helduentzako ipuin kontaketa Guadalajaran (Guadalajara) 2015-05-15

Helduentzako ipuin kontaketa 21:00etan Eduardo-Guitian zentruan gaztelaniaz. 

Zer daramagu emakumeok poltsoan? helduentzako ipuin kontaketa Azuqueca de Henaresen (Guadalajara) 2015-05-14

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan liburutegian gaztelaniaz.

1 2 3 ›› (3)


Hauetako ikuskizunaren bat ikusi al duzu? Zure iritzia jakin nahiko nuke:

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional