Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa.

Pasa den asteburuan (apirilaren 24, 25 eta 26an) Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa ospatu zen Alcala de Henaresen Légolas Colectivo Escénicoko lagunek antolatua. Plazer handia izan zen kontalari moduan parte hartzea, beste kontalari batzuekin egoteko eta istorioak entzuten ohituta dagoen publikoarekin aritzeko aukera izan bainuen. Dena bukatu zenean, etxera bueltatu nintzen pentsatzen zein beharrezkoak diren espazio hauek  zeren istorioak entzutean, bat-batean, topatzen duzu zure burua beste pertsona baten alegiazko paisaietatik bidaiatzen. Horrela, ia oharkabean, mundua ikusteko eta sentitzeko modu berriak gorputz barrura sartzen zaizkizu, irudimena egunero jasaten duen irudi eta ideien bonbardaketatik askatuz. Ipuinak entzutea hain da onuragarria oso gomendagarria izango zela, herri guztietan botika dagoen bezala, ipuinak entzuteko espazioak ere egotea, gure barrua elikatzeko. Eta, botikekin gertatzen den moduan, beti bat guardian egotea.

Festival Alcala Cuenta 2015 Nav

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria