FragaTCuenta 2014

Aste honetan bi egun pasa ditut haur, gazte eta helduentzako ipuinak kontatzen Huescako Fraga hirian.

FragaTCuenta Ipuin Jaialdia Fragan ospatzen da. Otsailetik aurrera udaletxeak ipuin saioak antolatu ditu ikastetxe, taberna, kafetegi eta liburutegietan, Ipuin Jaialdiaren II. edizio honetan. Kontalari moduan nire mugak gainditzen ditudan bigarren aldia da, normalean Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Errioxan kontatzen baitut.

Iaz Casa de las Conchasen kontatzen ibili nintzen, Salamancako Udal Liburutegiak antolaturiko Contando Cuentos Ipuin Jaialdian, eta bizipen ederra izan zen niretzako beste publiko motari kontatzea. Oraingo honetan, Fragan, berriz gertatu zait.

Kontrakoa dirudien arren, zerbait aldatzen da. Berdinak gara baina, era berean, desberdinak. Bidaiatzean gure burua desberdin antzematen dugu, besteek, gure ispilu bihurtuta, itzultzen diguten isladaren ondorioz. Gure burua lehenengo aldiz ikusten dugu berriz ere.

Horregatik, etxera berrituta bezala bueltatzen naiz, garbiketa tunela pasa izan banu bezala, nire burua aurkitu izan banu bezala.
Izan ere, esperientzia ederra izan da. Hemen ipuin saioen irudi batzuk. Mila esker Piliri argazki eta laguntzagatik.

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria