Ariadna, Teseo eta Minotauroa
Ariadna, Teseo eta Minotauroa
Ariadna orain dela milaka urte Kreta uhartean bizi zen, bere aita Minos erregearekin.
Ariadna oso abenturazalea da, horregatik Nafarroako Museora etorri da Historia gertutik ikustera eta hona etortzen diren bisitariei azaltzera.
Bisitari buruzko informazioa
Bisitaren deskribapena
Ariadna aurkitzeko bere haria Nafarroako Museoko pasabideetan zehar jarraitu behar dugu. Ariadna museoko lehenengo solairuan egongo da zain, erromatarren garaiko bizimodua bisiteriei azaltzeko. Berak Historiaren pasarte horiek oso ondo ezagutzen ditu, batez ere Teseo eta Minotauroaren mosaikoari buruz dagokion guztia.
Nori zuzenduta dago
- Gomendatutako adina: 4-12 urte bitartekoentzat.
- Ikuslego kopurua: 30 pertsona baino gutxiago egotea gomendatzen da.
Bisitaren iraupena
60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non da bisita
Ariadnak gidatutako bisita Nafarroako Museoko lehenengo solairuan da, ezkerreko pasabidean. Bertan Nafarroan aurkitutako erromatarren garaiko aztarna guztiak daude.
Helburuak
- Nafarroako Museoko ateak zabaldu haur entzule-ikuslegoari.
- Nafarroako Ondarearen aberastasun historikoa haurrei ezagutzera eman.
- Haurrei informazio historikoa modu dibertigarri batez eskaini.
- Historiari buruzko interesa piztu haur eta gazteen artean.
2
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
5
Helduentzako ipuinak 19:00tan auditorioan euskaraz eta gaztelaniaz.
6
Helduentzako ipuin kontaketa 17:30etan gaztelaniaz. Lekua konfirmatu gabe.
7
Haurrentzako ipuin kontaketa 12:00etan udaletxeko erakusketa gelan euskaraz.
8
Haurrentzako bi ipuin kontaketa erdi eskola publikoan gaztelaniaz eta euskaraz.
9
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
10
Haurrentzako hiru ipuin kontaketa eskolan LHko ikasleekin euskaraz.
11
Haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik aurrerakoentzat euskaraz (bi saio erdi).
12
Haurrentzako ipuin kontaketa Kultur Etxean euskaraz.
13
Helduentzako ipuin kontaketa 19:00 (ordua konfirmatzeke) Erronkarin. Lekua zehaztu gabe.
16
Ikastetxeetako bisitak 9:30etan eta 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
23
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
24
Haurrentzako ipuin kontaketa (ordua eta lekua konfirmatzeke).
29
Haurrentzako ipuin kontaketak lehen hezkuntzako ikasleekin Teresa Bertran de Lis ikastetxean gaztelaniaz.
30
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
3
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan C. D. Amayan gaztelaniaz.
A
g
e
n
d
A
Kontaktu-datuak