Banderen hizkuntza
Banderen hizkuntza
Maritxu XIX. mendean Iruñean bizi zen neskatoa zen. Horregatik, oso ongi ezagutu zituen Hirugarren Karlistaldia eta Iruñeak sei hilabetez jasan behar izan zuen setioa.
Maritxuk garai haietako bizimodua azalduko du, baita hiriko biztanleek setioa izan zen bitartean jasan behar izan zituzten behar eta ezbeharrak, eta harresiaren defendatzaileek asmatu zuten komunikazio sistema argia haien artean informatuta egoteko.
Bisitari buruzko informazioa
Bisitaren deskribapena
Banderen hizkuntza Lizarrako Karlismoaren Museoak 2015eko maiatzaren 16an martxan jarri duen jarduera da, hilabete honetan behin-behineko erakustaldi berri bati hasiera emateko. Haurrei zuzendutako bisita sorta bat antolatu da neska-mutilek, era dibertigarrian, garai honetako historia ezagutu dezaten.
Nori zuzenduta dago
- Gomendatutako adina: 5-12 urte bitartekoentzat.
- Ikuslego kopurua: 30 pertsona baino gutxiago egotea gomendatzen da.
Bisitaren iraupena
50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non eta noiz da bisita
Gidatutako bisitak Karlismoaren Museoan egingo dira 17:30etan, hilean behin, 2015eko maiatzetik 2016ko urtarrilera bitartean. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Sarrera mugatua izango da.
Hemen dituzue egun zehatzak.
- Maiatzak 16, larunbata. Gaztelaniaz.
- Ekainak 20, larunbata. Euskaraz.
- Uztailak 18, larunbata. Euskaraz.
- Abuztuak 29, larunbata. Gaztelaniaz.
- Irailak 26, larunbata. Euskaraz.
- Abenduak 5, larunbata. Gaztelaniaz.
- Abenduak 26, larunbata. Euskaraz.
- 2016ko Urtarrilak 2, larunbata. Gaztelaniaz.
Informazio gehiago behar baduzue jarri Lizarrako Karlismoaren Museoarekin kontaktuan:
Calle de la Rúa, 27-29 – Palacio del Gobernador
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Teléfono: 948 552 111
Helburuak
- Karlismoaren Museoko ateak zabaldu haur entzule-ikuslegoari.
- Haurrei informazio historikoa modu dibertigarri batez eskaini.
- Historiari buruzko interesa piztu haur eta gazteen artean.
2
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
5
Helduentzako ipuinak 19:00tan auditorioan euskaraz eta gaztelaniaz.
6
Helduentzako ipuin kontaketa 17:30etan gaztelaniaz. Lekua konfirmatu gabe.
7
Haurrentzako ipuin kontaketa 12:00etan udaletxeko erakusketa gelan euskaraz.
8
Haurrentzako bi ipuin kontaketa erdi eskola publikoan gaztelaniaz eta euskaraz.
9
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
10
Haurrentzako hiru ipuin kontaketa eskolan LHko ikasleekin euskaraz.
11
Haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik aurrerakoentzat euskaraz (bi saio erdi).
12
Haurrentzako ipuin kontaketa Kultur Etxean euskaraz.
13
Helduentzako ipuin kontaketa 19:00 (ordua konfirmatzeke) Erronkarin. Lekua zehaztu gabe.
16
Ikastetxeetako bisitak 9:30etan eta 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
23
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
24
Haurrentzako ipuin kontaketa (ordua eta lekua konfirmatzeke).
29
Haurrentzako ipuin kontaketak lehen hezkuntzako ikasleekin Teresa Bertran de Lis ikastetxean gaztelaniaz.
30
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
3
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan C. D. Amayan gaztelaniaz.
A
g
e
n
d
A
Kontaktu-datuak