Katalina Oskariz
Katalina Oskariz
Katalina XVI. mendeko Nafarroan bizi zen.
Bere aitarekin margolari lanbidea ikasi eta maitatu zuen, nahiz eta bere artelanak jendeaurrean ezin izan zituen inoiz aurkeztu, emakumea zelako.
Bisitari buruzko informazioa
Bisitaren deskribapena
Katalina margolari amorratua da, horregatik Nafarroako Museoko bigarren solairuan aurkituko duzue, orain dela 500 urte baino gehiago margotu zuen artelanaren ondoan: Agate Deunaren koadroa, hain zuzen.
Nori zuzenduta dago
- Gomendatutako adina: 6-12 urte bitartekoentzat.
- Ikuslego kopurua: 30 pertsona baino gutxiago egotea gomendatzen da.
Bisitaren iraupena
60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non da bisita
Katalinak gidatutako bisita Nafarroako Museoko bigarren solairuko eskuineko pasabidean egiten da. Hemen dago Katalina Oskarizek margotu zuen koadroa: Agate Deuna.
Helburuak
- Nafarroako Museoko ateak zabaldu haur entzule-ikuslegoari.
- Nafarroako Ondarearen aberastasun historikoa haurrei ezagutzera eman.
- Haurrei informazio historikoa modu dibertigarri batez eskaini.
- Historiari buruzko interesa piztu haur eta gazteen artean.
2
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
5
Helduentzako ipuinak 19:00tan auditorioan euskaraz eta gaztelaniaz.
6
Helduentzako ipuin kontaketa 17:30etan gaztelaniaz. Lekua konfirmatu gabe.
7
Haurrentzako ipuin kontaketa 12:00etan udaletxeko erakusketa gelan euskaraz.
8
Haurrentzako bi ipuin kontaketa erdi eskola publikoan gaztelaniaz eta euskaraz.
9
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
10
Haurrentzako hiru ipuin kontaketa eskolan LHko ikasleekin euskaraz.
11
Haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik aurrerakoentzat euskaraz (bi saio erdi).
12
Haurrentzako ipuin kontaketa Kultur Etxean euskaraz.
13
Helduentzako ipuin kontaketa 19:00 (ordua konfirmatzeke) Erronkarin. Lekua zehaztu gabe.
16
Ikastetxeetako bisitak 9:30etan eta 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
23
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
24
Haurrentzako ipuin kontaketa (ordua eta lekua konfirmatzeke).
29
Haurrentzako ipuin kontaketak lehen hezkuntzako ikasleekin Teresa Bertran de Lis ikastetxean gaztelaniaz.
30
Ikastetxeetako bisitak 11:00etan Nafarroako Museoan gaztelaniaz.
3
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan C. D. Amayan gaztelaniaz.
A
g
e
n
d
A
Kontaktu-datuak