Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Kontalari baten Egunkaria

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Ongietorriak Kontalari baten Egunkaria-ra. Ipuin kontalari ibileran izaten ditudan esperientziak hemen gordetzen joango naiz: argazkiak, literatur iruzkinak, iritziak, ipuin kontalaritza eta ipuinei buruzko kontuak, alegia. Sartu, kuxkuxeatu nahi duzuna; ni bitartean tea prestatzen hasiko naiz.
 

Ipuinak Cuencan

BITA 2018

Cuencako Antzerkiaren Lagunen Elkarteak BITA (Nazioarteko Bi Urteko Aktore Antzerkia) Jaialdiaren XI. edizioa ospatzen du aste honetan. Zorte onekoa naizela esan dezaket ekitaldi honetara gonbidatua izan naizelako. Bertan egiaztatu ahal izan dut jaialdi osoa mimo handiz eta ia artesau-lana eginda prestatu dutela. Artisau-lana diot asko eta oso ondo zaintzen dutelako topaketa hauen lehengaia, partaideak alegia. Elkartzen, solasaldiak izaten, bazkari edota ardo bat partekatzen saiatzen dira, gertutasunetik beti ere. Eta presaka, zenbakiak, kontratuak, tramite burokratikoak eginez, eta betebehar eta betekizunez beteta gabiltzan garai hauetan, giza eta arte oasi honekin topatzen dut nire burua, eta damutzen naizen gauza bakarraz egun libre gehiago hartu ez izanaz da, beste ikuskizunetaz, eta konpainiaz jakina, disfrutatzeko. Hau da BITAtik eramaten dudan altxorra. Beraz, gogoan hartu eta betiko eskertuko dizuet. Bejondeizuela! (Bi izen bereziki: Ángel Suárez eta Paula Carbonell, mila esker).
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 24/10/2018 20:39h Ahozko Narrazioa, Berriak, Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Ipuinak Lizarrako Erdi Aroko XXI. Astean

Lizarrako Erdi Aroko XXI. Astea

Uztailaren 16tik 22ra bitartean Lizarrako Erdi Aroko XXI. Astea ospatuko da. Hantxe izango gara Lur Korta eta biok kaleetan zehar publiko guztientzako ipuinak kontatzen.
Hiriaren erdialdetik topatu ahal gaituzue 18:30etatik 19:30etara. Hemen Lizarrako Erdi Aroko XXI. Astearen egitaraua ikus dezakezue.
 
Kaleetan topatuko dugu elkar!

(0) 16/07/2018 12:18h Uncategorized

Ipuinetako Ostirala Donejakue Bidean

Ipuinetako Ostirala Donejakue Bidean

Uda honetan familia osoarentzako Donejakue Bideko istoriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Ostiralero 19:00tan. 
Non? Noiz? Apuntatu, apuntatu:

  • Orreaga, Santiago elizan. Ekainak 22.
  • Zangoza, Santa Maria elizan. Ekainak 29.
  • Villamayor de Monjardin, San Andrés elizan. Uztailak 6.
  • Gares, San Pedro elizan. Uztailak 13.
  • Bilatorta, La Asuncion elizan. Uztailak 20.
  • Lizarra, San Miguel elizan. Uztailak 27.
  • Urantzia, Santa Maria elizan. Abuztuak 3.
  • Esa, San Esteban eliza zaharra. Abuztuak 10.
  • Tutera, La Magdalena elizan. Abuztuak 17.
  • Urdazubi, San Salvador elizan. Abuztuak 24.
  • Oibar, San Pedro elizan. Abuztuak 31.
  • Iruñea, Los Dominicos elizan. Irailak 7.
  • Torres del Río, Santo Sepulcron. Irailak 14.
  • Viana, Santa Maria elizan. Irailak 21.

Informazio guztia www.turismo.navarra.es
Bide on!


 

(0) 17/06/2018 14:04h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Krokodiloa ohe azpian

Krokodiloa ohe azpian

Irakurri berri dut Mariasun Landak idatzitako Krokodiloa ohe azpian eta esan behar dut oso irakurketa atsegina izan dela. Hasieratik istorioa nola bukatuko ote zen jakin-mina piztu zitzaidan eta ez nuen liburua utzi bukatu nuen arte. Irakurterraza, umore ukituarekin eta euskara garbia eta irakurtzeko erosoa erabiltzen duen istorio hau gomendatzen dizuet.

Gazteek irakurtzeko oso aproposa.

Krokodiloa ohe azpian kontakizun honek Tolosako Udalak antolatutako narrazio laburren lehiaketa irabazi zuen 2002an; Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2003an eta berriro argitaratu da 2015ean.

Titulua: Krokodiloa ohe azpian
Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: EREIN
Urtea: 2015eko maiatza
Orrialdeak: 86



 

(0) 07/09/2016 14:57h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Literatura

Ipuinak Lizarrako Erdi Aroko XIX. Astean

Lizarrako Erdi Aroko XIX. Astea

Uztailaren 18tik 24ra bitartean Lizarrako Erdi Aroko XIX. Astea ospatuko da. Hantxe izango gara Lur Korta eta biok kaleetan zehar publiko guztientzako ipuinak kontatzen. Hiriaren erdialdetik topatu ahal gaituzue 18:30etatik 19:30etara. Hemen egitaraua ikus dazakezue.
 
Kaleetan topatuko dugu elkar!

(0) 18/07/2016 23:56h Uncategorized

AEDAren III Uda Eskola

AEDAren III Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen gara. Uztailaren 5etik 8ra kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako III Uda Eskola egingo da. Aurten Cervantesen heriotzaren laugarren urteurrena ospatzen denez bere jaoiterria den Alcala de Henaresen gure hirugarren Uda Eskola egin nahi izan dugu. Gainera, pasa den urtean bezala, II Irakurlezaletasuna eta Ahozko Narrazioaren Ihardunaldia ere antolatu dugu, leku berdinean eta egun bat lehenago (Alcala de Henaresen eta uztailaren 4ean alegia)
Hemen eskolaren egitaraua.
Hemen irakaslegoa.
Hemen Ihardunaldia.
Eta eskolako blogean berri guztiak.

Laister eskolan ikusiko garelakoan...

Ongi izan.

(0) 25/06/2016 17:59h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Días de Cuentos 2016

Días de Cuentos 2016

Aurten Las Palmas de Gran Canariaseko “Días de Cuentos 2016” egitarauan parte hartuko dut maiatzaren 6-14 bitartean.

Hemen egitarau osoa pdf-n ikus dazakezue.

Berehala uhartean ikusiko dugu elkar, hau gogoa!

(0) 01/05/2016 22:08h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Cuenteando que es gerundio

"Cuenteando que es gerundio" Aguilar de Campoo-ko liburutegiak, Palentzian, duela hamabost urte antolatzen duen Ipuin Jaialadia da. Aurten gonbidatu egin naute, zorionekoa ni. Beraz apirilak 30- maiatzak 1eko asteburuan han egongo naiz istorioak kontatzen. Handik bazabiltzate, badakizue.  
Hemen duzue egitarau osoa.
Elkar ikusiko dugu?
Agur bat!

Cuenteando que es gerundio
(0) 24/04/2016 00:38h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Hotzikara, euskaraz

Hotzikara

2015eko urriaren 10ean ESCALOFRÍO, CUENTOS ERÓTICOS ikuskizuna gazteleraz estreinatu genuen Nafarroako Antzerki Eskolan.  Euskaraz egiteko gogoa bagenuen eta hara non Nafarroako Antzerki Eskolara bueltatuko garela euskarazko estreinaldia egitera: Martxoaren 9an arratsaldeko 20:00etan.
Ez bazaizu gertu geratzen beste aukerak dituzu gure HOTZIKARA honetaz disfrutatzeko:

  • Martxoaren 10ean: LASARTE-ORIAn, Manuel Lekuona Kultur Etxean 19:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Martxoaren 11an: ONDARROAn, Etxelilan 18:00etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Martxoaren 11an: DEBAn, Irish Pub Seven Clovers tabernan 22:30etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Apirilaren 10ean: GOIZUETAn, Umore Ona elkartean 17:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Apirilaren 22an: IGORREn, Kultur Etxean 20:00tan. Musikaria eta kontalaria.

Non elkartuko gara?
Ikuskizunaren informazio gehiago hemen.
Bideoa ikusi.

(0) 01/03/2016 21:01h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Ipuinak Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astean

Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea

Uztailaren 20tik 26ra bitartean Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea ospatuko da. Hantxe izango gara Lur Korta eta biok kaleetan zehar publiko guztientzako ipuinak kontatzen. Hiriaren erdialdetik topatu ahal gaituzue goizetan 12:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 18:30etatik 19:30etara. Hemen egitaraua ikus dazakezue.
 
Kaleetan topatuko dugu elkar!

(0) 20/07/2015 10:43h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional