Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Daten artxiboa Urtarrila 2013

Lizarrako Punto Radio irratian elkarrizketa

Lizarrako Punto Radio irratian elkarrizketa

Urtarrilaren 5ean Lizarrako Garean euskara elkarteko kidea den Inma Lopetegik bere larunbateko irratsaioan elkarrizketa egin zidan. Hementxe duzue grabaketa.
Denborarik ez baduzue dena entzuteko hemen duzue aurkibide txiki bat:
00:40 minutuan aurkezpen txiki bat gaztelaniaz.
01:42 minutuan aurkezpena euskaraz.
4:50 minutuan, ipuina kontatzen dut.
10:28 minutuan elkarrizketa osoa.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 24/01/2013 17:00h Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Euskal Herriko Leiendak

Euskal Herriko Leiendak

Toti Martinez de Lezearena den Euskal Herriko Leiendak liburua ezinbestekoa da nire liburutegian.
Oso gustokoa dut Euskal Mitologiari buruzko 65 elezahar biltzen dituen liburu hau;  irudi ederrak ditu eta, gainera, irakurterraza da.

Eskoletara joan naizenean ipuin hauek kontatzera zenbait lekutan ez zuten liburu hau ezagutzen eta, ikasleekin lantzeko, oso tresna baliogarria dela iruditzen zait euskal sinesmenak, pertsonaiak eta ohiturak gazteei hurbiltzeaz gain, irakurmena, ulermena, hiztegia baita irudimena ere landu baitaiteke, besteak beste.
Istorioak idatzita dauden moduagatik nik esango nuke 8 urtetik gorako neska-mutilentzako egokiak direla.

 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 21/01/2013 17:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Ipuinak, Literatura

Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen

Yotsi Hioki

Atzo berriro ere  Cuentos de la Luna -n egon nintzen eta Yoshi Hioki Japoniako ipuin kontalaria ezagutzeko aukera izan nuen.
1999 urtetik ipuin kontalaria, margolaria eta Arte Ederretan Lizentziatua den japoniar honek bere herrialdeko garai guztietako alegiak, ipuinak eta kontakizunak ezagutzera ematen ditu. Espainiako zonalde garrantzitsuenetan ibili da kontatzen, baita Mexiko eta Brasilgo hainbat hirietan ere. 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 18/01/2013 20:04h Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Iritzia

FIRArekin kontatzea

FIRArekin kontatzea

Ipuin kontalari ibili naizen azken 10 urte hauetan batzutan ipuin saio batean gaizki pasatzea tokatu zait. Ongi esan dut, bai: batzutan, gaizki pasatu dut. Hori gertatu zait kontatzeko behar diren baldintzak zaindu ez direnean. Noizbait nire atsekabea azaldu dut honen inguruan baina inoiz ez zait bururatu ipuin saioa ongi ateratzeko baldintzak zaintzen dituzten erakundeak publikoki goraipatzea. 
 FIRA Hezkuntza  jarrera horren eredu da.

» Artikulu osoa ikusi

(0) 18/01/2013 19:00h Ipuin Kontalaritza, Iritzia

Ipuin Kontalari Tailerra Ameskoan (Nafarroa)

Ipuin Kontalari Tailerra

2013ko urtarrilean lehenengo Ipuin Kontalari Tailerra emango dut Ameskoan (Nafarroa).
 Ez da aldez aurretik esperientziarik izan behar tailerrean parte hartzeko.
Ikastaro honen bidez partaide bakoitzak bere ahozko gaitasuna aurkitu eta garatu dezake modu dibertigarri batez.
Tailerra haurrei eta helduei zuzentzeko pentsatua dago. 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 07/01/2013 10:03h Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

La vida de Pi

La vida de Pi

Baneramatzan aste batzuk filme hau ikusteko gogoarekin lagun batzuek gomendatu zidatelako eta Pep Brunok bere blogean oso iruzkin ona egin zuelako. Gaur azkenean ikusi dut eta asko gustatu zait.  Zinetik atera naiz sentsazio atsegin batekin eta buruan ideia argiarekin: "Zein inportanteak diren kontakizunak gure bizitzan".  
 
Gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak izaera bat dute: ona edo txarra, hobea edo okerragoa. Aldatzen den gauza bakarra guk bizipen horiei buruz egiten dugun irakurketa da; eta irakurketa batetik bestera mundu bat egon daiteke. Bizitzak guk ematen diogun interpretazioaren araberako izaera du. Filmeak gauza gehiagori buruz hitz egiten du baina hau nire kontakizuna denez, eta hortaz datza nire iruzkina, nahi dudan bezala kontatzen dut. Izan ere filme hau kontakizunak, magia eta ondo kontatutako istorioak gustokoa dutenei gomendatzen diet.

» Artikulu osoa ikusi

(0) 06/01/2013 00:37h Gomendioa, Helduak, Iritzia
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional