Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Daten artxiboa Otsaila 2013

Emakumeentzako ipuin saio berria

Zer daramagu emakumeok poltsoan?

2013. URTEAN IPUIN SAIO BERRIA ESTREINATZEN DUT!!!

Helduentzako ipuin saio berria estreinatzen dut, emakumeei bereziki zuzenduta: ZER DARAMAGU EMAKUMEOK POLTSOAN?
Nork ez du hori pentsatu edo galdetu noizbait? Aitortu behar dut nik neuk ere ez dakidala zer dudan poltso barruan beraz, egun batean, arnasa sakonki hartu ondoren poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooooh... 

Ba al dakizue zer aurkitu nuen?

Zatozte, zatozte nire saio batera eta den-dena kontatuko dizuet.
  
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

(0) 18/02/2013 21:44h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

"El círculo de tierra" emanaldien egutegia

La Caja Flotante antzerko taldea

La Caja Flotante antzerki taldekoak lanean ari gara 2012ko maiatzean Iruñeako Gayarre antzokian estreinatu genuen "El circulo de tierra" antzezlana berriro aurkezteko. 
Hemen duzue gure emanaldien egutegia: 


  • Otsailaren 16an, larunbata, Baranaingo Auditorioan 20:30etan.
  • Otsailaren 17an, igandea, Mutiloako Kultur Etxean 20:00tan.
  • Otsailaren 28an, osteguna, Iruñeako Iturramako Civivoxen 19:30tan. 
  • Martxoaren 10ean, igandea, Atarrabiako Kultur Etxean 20:00tan
  • Martxoaren 15ean, ostirala, Tafallako Kultur Etxean 20:00tan.
  • Martxoaren 17an, igandea, Nafarroako Antzerki Eskolan (ENT) 20:00tan.
  • Apirilaren 12an, ostirala, Noaingo Kultur Etxean 22:00tan.

ANTZOKIETAN IKUSTEN GARA!

(0) 12/02/2013 11:03h Berriak, Helduak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional