Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Daten artxiboa Maiatza 2013

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Zuhaitzak loandatzen zituen gizona

Kontakizun guztiek garrantzia dute mezu baten garraiolari direlako. Baina badira ezinbestekoak bihurtzen diren kontaketak bizimodua ulertzeko ikuspuntua aberastu eta aldatu dezaketelako. Horietarikoa da Jean Gionok 1953. urtearen inguruan idatzi zuen Zuhaitzak landatzen zituen gizona, hain zuzen.
Egiazko gertakizun batean oinarritutako istorioa da hemen azaltzen zaiguna eta hori jakiteak oraindik indar gehiago ematen dio kontakizunari. Benetan, ez dakigu zein ahalmena dugun gizakiok gure ingurua eraldatzeko. Batzutan ematen du bakarrik "boterea" eskuartean dutenak zerbait egin dezaketela mundua aldatzeko, eta hau bezalako kontaerak gizon soil baten ahalmenaz hitz egiten digu. 
Bestalde, kontakizunak oso erritmo aproposa du, irakurleak poliki poliki ohar dadila gertatzen ari denaz.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 27/05/2013 19:48h Gomendioa, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

 
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 24/05/2013 11:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Euskadi Irratian elkarrizketa

Euskadi Irratian elkarrizketa

Ez naiz ni oso elkarrizketa zalea baina aurten, konturatu gabe, bi irrati ezberdinetan eta beste bi aldizkarietan egon naiz ipuinei buruz hitz egiten. Idatziz irakurtzea esan duzuna, tira, errazago aguanta daiteke, baina norberak bere ahotsa entzutea grabazio batean jasanezina da. Dena den, nire egunkaria bihurtu dudan blog honetan entzun nahi duenarekin konpartitzera animatu naiz. Abisatuta zaudete, ez da beste munduko ezer (esan bezala, nik entzunda "zorabiatu" egiten naiz) baina tira.
 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 15/05/2013 20:57h Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional