Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Daten artxiboa Maiatza 2015

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Pasa den astean oso gustora ibili nintzen Guadalajaran ipuinak kontatzen. Ostegunean Azuqueca de Henareseko "Eva Ortiz" Ipuinetako Etxetxoan egon nintzen nerabez osatutako publikoarentzat kontatzen. Oso gustora egon nintzen entzuten ohituta daudelako - Azuquecako Liburutegiko zuzendaria den Eva Ortizek duela urte asko egiten ari den narraziozko programazioari esker - baita kontatzen ohituta ere, Mar Gutiérrez bezalako irakasleek egiten duten lanagatik.
Hurrengo egunean Guadalajarako Ipuinetako Ostiraleko eszenatokian egon nintzen eta oso zirraragarria izan zen niretzat leku honetatik pasa diren kontalariak oparoak eta oso onak direlako. Asko gozatu nuen esperientziarekin eta publikoaren harrera sari bat izan zen niretzat. Sariei buruz ari naizenez Cultura en Guada-ko kazetaria den Ruben Madrid-ek kronika moduan egin zidana hemen uzten dizuet.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 22/05/2015 21:00h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdia 2015

Pasa den asteburuan (apirilaren 24, 25 eta 26ean) Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa ospatu zen Alcala de Henaresen Légolas Colectivo Escénicoko lagunek antolatua. Plazer handia izan zen kontalari moduan parte hartzea, beste kontalari batzuekin egoteko eta istorioak entzuten ohituta dagoen publikoarekin aritzeko aukera izan bainuen. Dena bukatu zenean, etxera bueltatu nintzen pentsatzen zein beharrezkoak diren espazio hauek  zeren istorioak entzutean, bat-batean, topatzen duzu zure burua beste pertsona baten alegiazko paisaietatik bidaiatzen. Horrela, ia oharkabean, mundua ikusteko eta sentitzeko modu berriak gorputz barrura sartzen zaizkizu, irudimena egunero jasaten duen irudi eta ideien bonbardaketatik askatuz. Ipuinak entzutea hain da onuragarria oso gomendagarria izango zela, herri guztietan botika dagoen bezala, ipuinak entzuteko espazioak ere egotea, gure barrua elikatzeko. Eta, botikekin gertatzen den moduan, beti bat guardian egotea.   

» Artikulu osoa ikusi

(0) 01/05/2015 12:58h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional