Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Ahozko Narrazioa

Ipuinetako Ostirala Donejakue Bidean

Ipuinetako Ostirala Donejakue Bidean

Uda honetan familia osoarentzako Donejakue Bideko istoriaz gozatzeko aukera izango duzue.
Ostiralero 19:00tan. 
Non? Noiz? Apuntatu, apuntatu:

  • Orreaga, Santiago elizan. Ekainak 22.
  • Zangoza, Santa Maria elizan. Ekainak 29.
  • Villamayor de Monjardin, San Andrés elizan. Uztailak 6.
  • Gares, San Pedro elizan. Uztailak 13.
  • Bilatorta, La Asuncion elizan. Uztailak 20.
  • Lizarra, San Miguel elizan. Uztailak 27.
  • Urantzia, Santa Maria elizan. Abuztuak 3.
  • Esa, San Esteban eliza zaharra. Abuztuak 10.
  • Tutera, La Magdalena elizan. Abuztuak 17.
  • Urdazubi, San Salvador elizan. Abuztuak 24.
  • Oibar, San Pedro elizan. Abuztuak 31.
  • Iruñea, Los Dominicos elizan. Irailak 7.
  • Torres del Río, Santo Sepulcron. Irailak 14.
  • Viana, Santa Maria elizan. Irailak 21.

Informazio guztia www.turismo.navarra.es
Bide on!


 

(0) 17/06/2018 14:04h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

AEDAren III Uda Eskola

AEDAren III Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen gara. Uztailaren 5etik 8ra kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako III Uda Eskola egingo da. Aurten Cervantesen heriotzaren laugarren urteurrena ospatzen denez bere jaoiterria den Alcala de Henaresen gure hirugarren Uda Eskola egin nahi izan dugu. Gainera, pasa den urtean bezala, II Irakurlezaletasuna eta Ahozko Narrazioaren Ihardunaldia ere antolatu dugu, leku berdinean eta egun bat lehenago (Alcala de Henaresen eta uztailaren 4ean alegia)
Hemen eskolaren egitaraua.
Hemen irakaslegoa.
Hemen Ihardunaldia.
Eta eskolako blogean berri guztiak.

Laister eskolan ikusiko garelakoan...

Ongi izan.

(0) 25/06/2016 17:59h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Días de Cuentos 2016

Días de Cuentos 2016

Aurten Las Palmas de Gran Canariaseko “Días de Cuentos 2016” egitarauan parte hartuko dut maiatzaren 6-14 bitartean.

Hemen egitarau osoa pdf-n ikus dazakezue.

Berehala uhartean ikusiko dugu elkar, hau gogoa!

(0) 01/05/2016 22:08h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Cuenteando que es gerundio

"Cuenteando que es gerundio" Aguilar de Campoo-ko liburutegiak, Palentzian, duela hamabost urte antolatzen duen Ipuin Jaialadia da. Aurten gonbidatu egin naute, zorionekoa ni. Beraz apirilak 30- maiatzak 1eko asteburuan han egongo naiz istorioak kontatzen. Handik bazabiltzate, badakizue.  
Hemen duzue egitarau osoa.
Elkar ikusiko dugu?
Agur bat!

Cuenteando que es gerundio
(0) 24/04/2016 00:38h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Hotzikara, euskaraz

Hotzikara

2015eko urriaren 10ean ESCALOFRÍO, CUENTOS ERÓTICOS ikuskizuna gazteleraz estreinatu genuen Nafarroako Antzerki Eskolan.  Euskaraz egiteko gogoa bagenuen eta hara non Nafarroako Antzerki Eskolara bueltatuko garela euskarazko estreinaldia egitera: Martxoaren 9an arratsaldeko 20:00etan.
Ez bazaizu gertu geratzen beste aukerak dituzu gure HOTZIKARA honetaz disfrutatzeko:

  • Martxoaren 10ean: LASARTE-ORIAn, Manuel Lekuona Kultur Etxean 19:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Martxoaren 11an: ONDARROAn, Etxelilan 18:00etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Martxoaren 11an: DEBAn, Irish Pub Seven Clovers tabernan 22:30etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Apirilaren 10ean: GOIZUETAn, Umore Ona elkartean 17:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Apirilaren 22an: IGORREn, Kultur Etxean 20:00tan. Musikaria eta kontalaria.

Non elkartuko gara?
Ikuskizunaren informazio gehiago hemen.
Bideoa ikusi.

(0) 01/03/2016 21:01h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Ipuinak Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astean

Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea

Uztailaren 20tik 26ra bitartean Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea ospatuko da. Hantxe izango gara Lur Korta eta biok kaleetan zehar publiko guztientzako ipuinak kontatzen. Hiriaren erdialdetik topatu ahal gaituzue goizetan 12:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 18:30etatik 19:30etara. Hemen egitaraua ikus dazakezue.
 
Kaleetan topatuko dugu elkar!

(0) 20/07/2015 10:43h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

AEDAko II Uda Eskola

AEDAko II Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen naiz. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra  kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako II Uda Eskola egingo da. Aurten hobeto egiten saiatuko gara eta antolatu dugun guztiari atarramendua ateratzen saiatuko gara. Hemen duzue egitaraua, irakaslegoa eta, pasa den urtean bezala, Ezcarayn egingo da. Lekurik ezin hobea.
Beraz, Ezcarayn ikusiko gara.

 

(0) 01/06/2015 23:51h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Pasa den astean oso gustora ibili nintzen Guadalajaran ipuinak kontatzen. Ostegunean Azuqueca de Henareseko "Eva Ortiz" Ipuinetako Etxetxoan egon nintzen nerabez osatutako publikoarentzat kontatzen. Oso gustora egon nintzen entzuten ohituta daudelako - Azuquecako Liburutegiko zuzendaria den Eva Ortizek duela urte asko egiten ari den narraziozko programazioari esker - baita kontatzen ohituta ere, Mar Gutiérrez bezalako irakasleek egiten duten lanagatik.
Hurrengo egunean Guadalajarako Ipuinetako Ostiraleko eszenatokian egon nintzen eta oso zirraragarria izan zen niretzat leku honetatik pasa diren kontalariak oparoak eta oso onak direlako. Asko gozatu nuen esperientziarekin eta publikoaren harrera sari bat izan zen niretzat. Sariei buruz ari naizenez Cultura en Guada-ko kazetaria den Ruben Madrid-ek kronika moduan egin zidana hemen uzten dizuet.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 22/05/2015 21:00h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdia 2015

Pasa den asteburuan (apirilaren 24, 25 eta 26ean) Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa ospatu zen Alcala de Henaresen Légolas Colectivo Escénicoko lagunek antolatua. Plazer handia izan zen kontalari moduan parte hartzea, beste kontalari batzuekin egoteko eta istorioak entzuten ohituta dagoen publikoarekin aritzeko aukera izan bainuen. Dena bukatu zenean, etxera bueltatu nintzen pentsatzen zein beharrezkoak diren espazio hauek  zeren istorioak entzutean, bat-batean, topatzen duzu zure burua beste pertsona baten alegiazko paisaietatik bidaiatzen. Horrela, ia oharkabean, mundua ikusteko eta sentitzeko modu berriak gorputz barrura sartzen zaizkizu, irudimena egunero jasaten duen irudi eta ideien bonbardaketatik askatuz. Ipuinak entzutea hain da onuragarria oso gomendagarria izango zela, herri guztietan botika dagoen bezala, ipuinak entzuteko espazioak ere egotea, gure barrua elikatzeko. Eta, botikekin gertatzen den moduan, beti bat guardian egotea.   

» Artikulu osoa ikusi

(0) 01/05/2015 12:58h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

M20, Ahozko Narrazioaren Nazioarteko Eguna

M20

Badatorrela!!!
 
Hemen dagoela!!!

Martxoaren 20an, urtero bezala,
AHOZKO NARRAZIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
ospatuko dugu.

Hemendik istorio zoriontsuz beteriko eguna opa nahi dizuet.

Nono Granerok AEDArentzat egindako ilustrazioa da.

 

 

(0) 12/03/2015 17:37h Ahozko Narrazioa, Ipuin Kontalaritza
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional