Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Haur eta Gazte Literatura

Krokodiloa ohe azpian

Krokodiloa ohe azpian

Irakurri berri dut Mariasun Landak idatzitako Krokodiloa ohe azpian eta esan behar dut oso irakurketa atsegina izan dela. Hasieratik istorioa nola bukatuko ote zen jakin-mina piztu zitzaidan eta ez nuen liburua utzi bukatu nuen arte. Irakurterraza, umore ukituarekin eta euskara garbia eta irakurtzeko erosoa erabiltzen duen istorio hau gomendatzen dizuet.

Gazteek irakurtzeko oso aproposa.

Krokodiloa ohe azpian kontakizun honek Tolosako Udalak antolatutako narrazio laburren lehiaketa irabazi zuen 2002an; Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2003an eta berriro argitaratu da 2015ean.

Titulua: Krokodiloa ohe azpian
Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: EREIN
Urtea: 2015eko maiatza
Orrialdeak: 86



 

(0) 07/09/2016 14:57h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Literatura

Xaldun Kortin, jolastu gurekin!

Xaldun Kortin

Hizkuntza baten ikaskuntza etxean hasten da. Umeak hizkuntza bereganatzeko modu naturala inguruko helduei hizketan entzutea izaten da. Horretaz gain, gurasoek eta aiton-amonek, jolasa eta maitasuna direla medio, haurrari eskainitako mimo, urruma, losintxa eta abestiek haurraren hizkera aberasten dute. Gaur egun Nafarroan, orain dela berrogei urte hitz egiten ez zen lekuetan, euskara ikasten ari den eta seme-alabekin euskaraz erlazionatzen den guraso belaunaldi berria dago baina, zenbait kasuetan, haurtzaroko abesti eta esamoldeak faltan bota dezaketen aita eta amak dira.
Gaur aurkezten dizuedan liburuak lagunduko dizue horretan.



 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 22/01/2015 18:47h Berriak, Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Literatura

Liburu bat

Liburu bat

 
Liburuak oso dibertigarriak izan daitezke. Gaur aurkezten dizuedan hau, erakusgarri. Nik jolas-liburua deitzen dut. Neska-mutilekin konpartitzeko dagoen altxorratxoa iruditzen zait, beraiekin jolastu eta tarte entretenitua pasatzeko eta, gainera,  liburu baten inguruan! Diseinu garbia eta erakargarria duen liburu honek koloreak, tamainuak eta espazioan dauden gauzen kokapenarekin jolasten du. Behin eta berriz kontatu daitekeen liburua da, batere aspertu gabe. Izan ere, gero eta gehiago kontatzen badut, gero eta gehiago gustatzen zait.

 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 04/04/2014 10:53h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Ipuinak, Literatura

Txikitzen zaretenean

Txikitzen zaretenean

Aspaldian nire esku artera iritsi den ipuinik maitagarriena da hau. 
Hasteko, izenburuak biziki deitu zuen nire arreta, horregatik hartu nuen. Lehehengo orrialdea zabaldu eta, berehala, irribarrea ezpainetan. Orrialdeak pasa ahala irribarrea gero eta zabalagoa, eta bihotzean zein sabelean zurrunbilotxoa handituz doala. 
Gertatzen da, urtetik urtera, ezinbestez helduagoak, arduratsuagoak eta serioagoak izaten garela, eta barre egiteko eta ondo pasatzeko arrazoiak zein momentuak ahaztu egiten zaizkigula. Txikitzen zaretenean gure haurtxarora begira dagoen leiho irekia da, gure ezjakintasun eta alaitasunera, gure lotsagabekeri eta ilusiora. 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 15/01/2014 13:33h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Literatura

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

 
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 24/05/2013 11:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Euskal Herriko Leiendak

Euskal Herriko Leiendak

Toti Martinez de Lezearena den Euskal Herriko Leiendak liburua ezinbestekoa da nire liburutegian.
Oso gustokoa dut Euskal Mitologiari buruzko 65 elezahar biltzen dituen liburu hau;  irudi ederrak ditu eta, gainera, irakurterraza da.

Eskoletara joan naizenean ipuin hauek kontatzera zenbait lekutan ez zuten liburu hau ezagutzen eta, ikasleekin lantzeko, oso tresna baliogarria dela iruditzen zait euskal sinesmenak, pertsonaiak eta ohiturak gazteei hurbiltzeaz gain, irakurmena, ulermena, hiztegia baita irudimena ere landu baitaiteke, besteak beste.
Istorioak idatzita dauden moduagatik nik esango nuke 8 urtetik gorako neska-mutilentzako egokiak direla.

 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 21/01/2013 17:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Ipuinak, Literatura
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional