Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Helduak

AEDAren III Uda Eskola

AEDAren III Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen gara. Uztailaren 5etik 8ra kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako III Uda Eskola egingo da. Aurten Cervantesen heriotzaren laugarren urteurrena ospatzen denez bere jaoiterria den Alcala de Henaresen gure hirugarren Uda Eskola egin nahi izan dugu. Gainera, pasa den urtean bezala, II Irakurlezaletasuna eta Ahozko Narrazioaren Ihardunaldia ere antolatu dugu, leku berdinean eta egun bat lehenago (Alcala de Henaresen eta uztailaren 4ean alegia)
Hemen eskolaren egitaraua.
Hemen irakaslegoa.
Hemen Ihardunaldia.
Eta eskolako blogean berri guztiak.

Laister eskolan ikusiko garelakoan...

Ongi izan.

(0) 25/06/2016 17:59h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

Días de Cuentos 2016

Días de Cuentos 2016

Aurten Las Palmas de Gran Canariaseko “Días de Cuentos 2016” egitarauan parte hartuko dut maiatzaren 6-14 bitartean.

Hemen egitarau osoa pdf-n ikus dazakezue.

Berehala uhartean ikusiko dugu elkar, hau gogoa!

(0) 01/05/2016 22:08h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Cuenteando que es gerundio

"Cuenteando que es gerundio" Aguilar de Campoo-ko liburutegiak, Palentzian, duela hamabost urte antolatzen duen Ipuin Jaialadia da. Aurten gonbidatu egin naute, zorionekoa ni. Beraz apirilak 30- maiatzak 1eko asteburuan han egongo naiz istorioak kontatzen. Handik bazabiltzate, badakizue.  
Hemen duzue egitarau osoa.
Elkar ikusiko dugu?
Agur bat!

Cuenteando que es gerundio
(0) 24/04/2016 00:38h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Hotzikara, euskaraz

Hotzikara

2015eko urriaren 10ean ESCALOFRÍO, CUENTOS ERÓTICOS ikuskizuna gazteleraz estreinatu genuen Nafarroako Antzerki Eskolan.  Euskaraz egiteko gogoa bagenuen eta hara non Nafarroako Antzerki Eskolara bueltatuko garela euskarazko estreinaldia egitera: Martxoaren 9an arratsaldeko 20:00etan.
Ez bazaizu gertu geratzen beste aukerak dituzu gure HOTZIKARA honetaz disfrutatzeko:

  • Martxoaren 10ean: LASARTE-ORIAn, Manuel Lekuona Kultur Etxean 19:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Martxoaren 11an: ONDARROAn, Etxelilan 18:00etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Martxoaren 11an: DEBAn, Irish Pub Seven Clovers tabernan 22:30etan. Musikaria eta kontalaria.
  • Apirilaren 10ean: GOIZUETAn, Umore Ona elkartean 17:30etan. Kontalaria bakarrik.
  • Apirilaren 22an: IGORREn, Kultur Etxean 20:00tan. Musikaria eta kontalaria.

Non elkartuko gara?
Ikuskizunaren informazio gehiago hemen.
Bideoa ikusi.

(0) 01/03/2016 21:01h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuinak

AEDAko II Uda Eskola

AEDAko II Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen naiz. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra  kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako II Uda Eskola egingo da. Aurten hobeto egiten saiatuko gara eta antolatu dugun guztiari atarramendua ateratzen saiatuko gara. Hemen duzue egitaraua, irakaslegoa eta, pasa den urtean bezala, Ezcarayn egingo da. Lekurik ezin hobea.
Beraz, Ezcarayn ikusiko gara.

 

(0) 01/06/2015 23:51h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdia 2015

Pasa den asteburuan (apirilaren 24, 25 eta 26ean) Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa ospatu zen Alcala de Henaresen Légolas Colectivo Escénicoko lagunek antolatua. Plazer handia izan zen kontalari moduan parte hartzea, beste kontalari batzuekin egoteko eta istorioak entzuten ohituta dagoen publikoarekin aritzeko aukera izan bainuen. Dena bukatu zenean, etxera bueltatu nintzen pentsatzen zein beharrezkoak diren espazio hauek  zeren istorioak entzutean, bat-batean, topatzen duzu zure burua beste pertsona baten alegiazko paisaietatik bidaiatzen. Horrela, ia oharkabean, mundua ikusteko eta sentitzeko modu berriak gorputz barrura sartzen zaizkizu, irudimena egunero jasaten duen irudi eta ideien bonbardaketatik askatuz. Ipuinak entzutea hain da onuragarria oso gomendagarria izango zela, herri guztietan botika dagoen bezala, ipuinak entzuteko espazioak ere egotea, gure barrua elikatzeko. Eta, botikekin gertatzen den moduan, beti bat guardian egotea.   

» Artikulu osoa ikusi

(0) 01/05/2015 12:58h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Ipuin-baldintzak

Ipuin kontaketa saioa Alloko liburutegian

Ondo dago beti gogoratzea ipuin saio batez disfrutatzeko behar diren baldintza egokiak eta, nire ustez, bi dira oinarrizko zutabeak: entzutea eta errespetua. Antolatzaile asko dago -eskolak, liburutegiak, ludotekak, liburudendak, aurrezki kutxak, jaialdi antolatzaileak, helduen zentroak, udaletxeak, berdintasun eta euskara zerbitzuak...- eta interesak ere anitzak dira: irakurzaletasuna sustatzea, hizkuntza, denbora-pasa, bezeroak erakartzea, baloreak irakastea... Oso baliozkoak dira denak baina, jaun-andreak, gauzak ezin dira edonon eta edonola antolatu.  
 

 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 01/02/2015 23:15h Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak, Iritzia

Eskolara bueltatzen naiz

AEDAko I Uda Eskola

Aste honetan eskolara bueltatzen naiz!
Eta gogoz gainera. AEDAn (Ipuin Kontalarien Elkartea Espainian) "ipuin kontalaritzaren inguruan ikerketa, hausnarketa eta narratzaileen formakuntzarako esparruak sortzea" planteiatu dugu.
Horregatik aste honetan, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Ezcarayn egingo den gure I Uda Eskolan egongo gara, beste lankide batzuekin esperientziak trukatzen. 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 29/06/2014 15:12h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Txikitzen zaretenean

Txikitzen zaretenean

Aspaldian nire esku artera iritsi den ipuinik maitagarriena da hau. 
Hasteko, izenburuak biziki deitu zuen nire arreta, horregatik hartu nuen. Lehehengo orrialdea zabaldu eta, berehala, irribarrea ezpainetan. Orrialdeak pasa ahala irribarrea gero eta zabalagoa, eta bihotzean zein sabelean zurrunbilotxoa handituz doala. 
Gertatzen da, urtetik urtera, ezinbestez helduagoak, arduratsuagoak eta serioagoak izaten garela, eta barre egiteko eta ondo pasatzeko arrazoiak zein momentuak ahaztu egiten zaizkigula. Txikitzen zaretenean gure haurtxarora begira dagoen leiho irekia da, gure ezjakintasun eta alaitasunera, gure lotsagabekeri eta ilusiora. 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 15/01/2014 13:33h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Literatura

Ipuinak ere helduentzat dira

Ipuinak ere helduentzat dira

 Contes i Cuentos-etik Martha Escudero ipuin kontalariak batzutan ahaztu egiten zaigun gauza bat gogorarazten digu:

IPUINAK ERE HELDUENTZAT DIRA.

Nire atxikimendua adierazi eta zuekin konpartitu eta zabaldu nahi dut. Zeren...zer izango zen gure buruaz ipuinik gabe? 

Eskerrik asko gogoratzeagatik, Martha. 

(0) 20/09/2013 10:14h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional