Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Helduak

Eskolara bueltatzen naiz

AEDAko I Uda Eskola

Aste honetan eskolara bueltatzen naiz!
Eta gogoz gainera. AEDAn (Ipuin Kontalarien Elkartea Espainian) "ipuin kontalaritzaren inguruan ikerketa, hausnarketa eta narratzaileen formakuntzarako esparruak sortzea" planteiatu dugu.
Horregatik aste honetan, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Ezcarayn egingo den gure I Uda Eskolan egongo gara, beste lankide batzuekin esperientziak trukatzen. 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 29/06/2014 15:12h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Txikitzen zaretenean

Txikitzen zaretenean

Aspaldian nire esku artera iritsi den ipuinik maitagarriena da hau. 
Hasteko, izenburuak biziki deitu zuen nire arreta, horregatik hartu nuen. Lehehengo orrialdea zabaldu eta, berehala, irribarrea ezpainetan. Orrialdeak pasa ahala irribarrea gero eta zabalagoa, eta bihotzean zein sabelean zurrunbilotxoa handituz doala. 
Gertatzen da, urtetik urtera, ezinbestez helduagoak, arduratsuagoak eta serioagoak izaten garela, eta barre egiteko eta ondo pasatzeko arrazoiak zein momentuak ahaztu egiten zaizkigula. Txikitzen zaretenean gure haurtxarora begira dagoen leiho irekia da, gure ezjakintasun eta alaitasunera, gure lotsagabekeri eta ilusiora. 
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 15/01/2014 13:33h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Literatura

Ipuinak ere helduentzat dira

Ipuinak ere helduentzat dira

 Contes i Cuentos-etik Martha Escudero ipuin kontalariak batzutan ahaztu egiten zaigun gauza bat gogorarazten digu:

IPUINAK ERE HELDUENTZAT DIRA.

Nire atxikimendua adierazi eta zuekin konpartitu eta zabaldu nahi dut. Zeren...zer izango zen gure buruaz ipuinik gabe? 

Eskerrik asko gogoratzeagatik, Martha. 

(0) 20/09/2013 10:14h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Gaztezulo aldizkarian elkarrizketa

Gaztezulo aldizkarian elkarrizketa

Pasa den ekainean elkarrizketa egin zidaten GAZTEZULO aldizkarikoek.

Bertan komentatzen nuen uste dudala entzuteko arazo gehiago dagoela kontatzeko baino, besteak beste.

Zer deritzozue? Ados zaudete?
 
Hemen duzue link-a:  http://www.gaztezulo.com/artikuluak/ines-bengoa-entzuteko-arazo-gehiago-dago-kontatzeko-baino
 
Ea zer iruditzen zaizuen.

(0) 17/09/2013 19:53h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak, Iritzia

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Zuhaitzak loandatzen zituen gizona

Kontakizun guztiek garrantzia dute mezu baten garraiolari direlako. Baina badira ezinbestekoak bihurtzen diren kontaketak bizimodua ulertzeko ikuspuntua aberastu eta aldatu dezaketelako. Horietarikoa da Jean Gionok 1953. urtearen inguruan idatzi zuen Zuhaitzak landatzen zituen gizona, hain zuzen.
Egiazko gertakizun batean oinarritutako istorioa da hemen azaltzen zaiguna eta hori jakiteak oraindik indar gehiago ematen dio kontakizunari. Benetan, ez dakigu zein ahalmena dugun gizakiok gure ingurua eraldatzeko. Batzutan ematen du bakarrik "boterea" eskuartean dutenak zerbait egin dezaketela mundua aldatzeko, eta hau bezalako kontaerak gizon soil baten ahalmenaz hitz egiten digu. 
Bestalde, kontakizunak oso erritmo aproposa du, irakurleak poliki poliki ohar dadila gertatzen ari denaz.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 27/05/2013 19:48h Gomendioa, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

 
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 24/05/2013 11:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Emakumeentzako ipuin saio berria

Zer daramagu emakumeok poltsoan?

2013. URTEAN IPUIN SAIO BERRIA ESTREINATZEN DUT!!!

Helduentzako ipuin saio berria estreinatzen dut, emakumeei bereziki zuzenduta: ZER DARAMAGU EMAKUMEOK POLTSOAN?
Nork ez du hori pentsatu edo galdetu noizbait? Aitortu behar dut nik neuk ere ez dakidala zer dudan poltso barruan beraz, egun batean, arnasa sakonki hartu ondoren poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooooh... 

Ba al dakizue zer aurkitu nuen?

Zatozte, zatozte nire saio batera eta den-dena kontatuko dizuet.
  
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

(0) 18/02/2013 21:44h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

"El círculo de tierra" emanaldien egutegia

La Caja Flotante antzerko taldea

La Caja Flotante antzerki taldekoak lanean ari gara 2012ko maiatzean Iruñeako Gayarre antzokian estreinatu genuen "El circulo de tierra" antzezlana berriro aurkezteko. 
Hemen duzue gure emanaldien egutegia: 


  • Otsailaren 16an, larunbata, Baranaingo Auditorioan 20:30etan.
  • Otsailaren 17an, igandea, Mutiloako Kultur Etxean 20:00tan.
  • Otsailaren 28an, osteguna, Iruñeako Iturramako Civivoxen 19:30tan. 
  • Martxoaren 10ean, igandea, Atarrabiako Kultur Etxean 20:00tan
  • Martxoaren 15ean, ostirala, Tafallako Kultur Etxean 20:00tan.
  • Martxoaren 17an, igandea, Nafarroako Antzerki Eskolan (ENT) 20:00tan.
  • Apirilaren 12an, ostirala, Noaingo Kultur Etxean 22:00tan.

ANTZOKIETAN IKUSTEN GARA!

(0) 12/02/2013 11:03h Berriak, Helduak

Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen

Yotsi Hioki

Atzo berriro ere  Cuentos de la Luna -n egon nintzen eta Yoshi Hioki Japoniako ipuin kontalaria ezagutzeko aukera izan nuen.
1999 urtetik ipuin kontalaria, margolaria eta Arte Ederretan Lizentziatua den japoniar honek bere herrialdeko garai guztietako alegiak, ipuinak eta kontakizunak ezagutzera ematen ditu. Espainiako zonalde garrantzitsuenetan ibili da kontatzen, baita Mexiko eta Brasilgo hainbat hirietan ere. 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 18/01/2013 20:04h Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Iritzia

Ipuin Kontalari Tailerra Ameskoan (Nafarroa)

Ipuin Kontalari Tailerra

2013ko urtarrilean lehenengo Ipuin Kontalari Tailerra emango dut Ameskoan (Nafarroa).
 Ez da aldez aurretik esperientziarik izan behar tailerrean parte hartzeko.
Ikastaro honen bidez partaide bakoitzak bere ahozko gaitasuna aurkitu eta garatu dezake modu dibertigarri batez.
Tailerra haurrei eta helduei zuzentzeko pentsatua dago. 

» Artikulu osoa ikusi

(0) 07/01/2013 10:03h Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional