info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21
Kategoriaren artxiboa Helduak
Baneramatzan aste batzuk filme hau ikusteko gogoarekin lagun batzuek gomendatu zidatelako eta Pep Brunok bere blogean oso iruzkin ona egin zuelako. Gaur azkenean ikusi dut eta asko gustatu zait. Zinetik atera naiz sentsazio atsegin batekin eta buruan ideia argiarekin: "Zein inportanteak diren kontakizunak gure bizitzan".
Gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak izaera bat dute: ona edo txarra, hobea edo okerragoa. Aldatzen den gauza bakarra guk bizipen horiei buruz egiten dugun irakurketa da; eta irakurketa batetik bestera mundu bat egon daiteke. Bizitzak guk ematen diogun interpretazioaren araberako izaera du. Filmeak gauza gehiagori buruz hitz egiten du baina hau nire kontakizuna denez, eta hortaz datza nire iruzkina, nahi dudan bezala kontatzen dut. Izan ere filme hau kontakizunak, magia eta ondo kontatutako istorioak gustokoa dutenei gomendatzen diet.
Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21
Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional