Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Ipuin Kontalaritza

Orgi Basoko I Ipuin-Kontalarien Jaialdia

Orgi Basoko I Ipuin-Kontalarien Jaialdia

Aurten Orgi Basoko I Ipuin-Kontalarien Jaialdia ospatzen da, Nafarroa osoko lehenengo ipuin jaialdia, izan ere. Ultzama Granja Eskolak antolatutako egitarauak irailaren 14tik azaroaren 3ra bitartean irauten du, larunbat eta igande oro. Asteburu honetan, irailak 28 larunbata 16:30etan eta irailak 29 igandea 12:00etan, han ibiliko naiz kontu kontari. Elkar ikusiko? Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen: https://bit.ly/2k9NOkw

25/09/2019 08:42h Ahozko Narrazioa, Berriak, Gomendioa, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Ipuinak Chelvan (Valencia)

Cuentantón San Antón

Aste honetan Chelvako Cuentanton XXII. Ipuin Jaialdia ospatzen da, urtarrilaren 18, 19 eta 20an. Ipuinak nonahi izango dira: ikastetxeetan, kaleetan eta, batez ere, sutondoan. Asko entzun dut Ipuin Jaialdi honi buruz, eta dena ona, horregatik hasteko irrikitan nago. Han izango naiz egun batzuk pasatzen.
Chelvan elkar ikusiko? 

Egitaraua hemen ikus dezakezue. 

16/01/2019 20:04h Ahozko Narrazioa, Berriak, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Ipuinak Cuencan

BITA 2018

Cuencako Antzerkiaren Lagunen Elkarteak BITA (Nazioarteko Bi Urteko Aktore Antzerkia) Jaialdiaren XI. edizioa ospatzen du aste honetan. Zorte onekoa naizela esan dezaket ekitaldi honetara gonbidatua izan naizelako. Bertan egiaztatu ahal izan dut jaialdi osoa mimo handiz eta ia artesau-lana eginda prestatu dutela. Artisau-lana diot asko eta oso ondo zaintzen dutelako topaketa hauen lehengaia, partaideak alegia. Elkartzen, solasaldiak izaten, bazkari edota ardo bat partekatzen saiatzen dira, gertutasunetik beti ere. Eta presaka, zenbakiak, kontratuak, tramite burokratikoak eginez, eta betebehar eta betekizunez beteta gabiltzan garai hauetan, giza eta arte oasi honekin topatzen dut nire burua, eta damutzen naizen gauza bakarraz egun libre gehiago hartu ez izanaz da, beste ikuskizunetaz, eta konpainiaz jakina, disfrutatzeko. Hau da BITAtik eramaten dudan altxorra. Beraz, gogoan hartu eta betiko eskertuko dizuet. Bejondeizuela! (Bi izen bereziki: Ángel Suárez eta Paula Carbonell, mila esker).
 

» Artikulu osoa ikusi

24/10/2018 20:39h Ahozko Narrazioa, Berriak, Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Días de Cuentos 2016

Días de Cuentos 2016

Aurten Las Palmas de Gran Canariaseko “Días de Cuentos 2016” egitarauan parte hartuko dut maiatzaren 6-14 bitartean.

Hemen egitarau osoa pdf-n ikus dazakezue.

Berehala uhartean ikusiko dugu elkar, hau gogoa!

01/05/2016 22:08h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Cuenteando que es gerundio

"Cuenteando que es gerundio" Aguilar de Campoo-ko liburutegiak, Palentzian, duela hamabost urte antolatzen duen Ipuin Jaialadia da. Aurten gonbidatu egin naute, zorionekoa ni. Beraz apirilak 30- maiatzak 1eko asteburuan han egongo naiz istorioak kontatzen. Handik bazabiltzate, badakizue.  
Hemen duzue egitarau osoa.
Elkar ikusiko dugu?
Agur bat!

Cuenteando que es gerundio
24/04/2016 00:38h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Ipuinak Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astean

Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea

Uztailaren 20tik 26ra bitartean Lizarrako Erdi Aroko XVIII. Astea ospatuko da. Hantxe izango gara Lur Korta eta biok kaleetan zehar publiko guztientzako ipuinak kontatzen. Hiriaren erdialdetik topatu ahal gaituzue goizetan 12:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 18:30etatik 19:30etara. Hemen egitaraua ikus dazakezue.
 
Kaleetan topatuko dugu elkar!

20/07/2015 10:43h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

AEDAko II Uda Eskola

AEDAko II Uda Eskola

Aurten ere eskolara bueltatzen naiz. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra  kontalarien prestakuntzarako AEDAK (Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkarteak) antolatutako II Uda Eskola egingo da. Aurten hobeto egiten saiatuko gara eta antolatu dugun guztiari atarramendua ateratzen saiatuko gara. Hemen duzue egitaraua, irakaslegoa eta, pasa den urtean bezala, Ezcarayn egingo da. Lekurik ezin hobea.
Beraz, Ezcarayn ikusiko gara.

 

01/06/2015 23:51h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Pasa den astean oso gustora ibili nintzen Guadalajaran ipuinak kontatzen. Ostegunean Azuqueca de Henareseko "Eva Ortiz" Ipuinetako Etxetxoan egon nintzen nerabez osatutako publikoarentzat kontatzen. Oso gustora egon nintzen entzuten ohituta daudelako - Azuquecako Liburutegiko zuzendaria den Eva Ortizek duela urte asko egiten ari den narraziozko programazioari esker - baita kontatzen ohituta ere, Mar Gutiérrez bezalako irakasleek egiten duten lanagatik.
Hurrengo egunean Guadalajarako Ipuinetako Ostiraleko eszenatokian egon nintzen eta oso zirraragarria izan zen niretzat leku honetatik pasa diren kontalariak oparoak eta oso onak direlako. Asko gozatu nuen esperientziarekin eta publikoaren harrera sari bat izan zen niretzat. Sariei buruz ari naizenez Cultura en Guada-ko kazetaria den Ruben Madrid-ek kronika moduan egin zidana hemen uzten dizuet.
 

» Artikulu osoa ikusi

22/05/2015 21:00h Ahozko Narrazioa, Berriak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdian kontatzen

Alcala Cuenta Ipuin Jaialdia 2015

Pasa den asteburuan (apirilaren 24, 25 eta 26ean) Alcala Cuenta Ipuin Jaialdiaren XII. edizioa ospatu zen Alcala de Henaresen Légolas Colectivo Escénicoko lagunek antolatua. Plazer handia izan zen kontalari moduan parte hartzea, beste kontalari batzuekin egoteko eta istorioak entzuten ohituta dagoen publikoarekin aritzeko aukera izan bainuen. Dena bukatu zenean, etxera bueltatu nintzen pentsatzen zein beharrezkoak diren espazio hauek  zeren istorioak entzutean, bat-batean, topatzen duzu zure burua beste pertsona baten alegiazko paisaietatik bidaiatzen. Horrela, ia oharkabean, mundua ikusteko eta sentitzeko modu berriak gorputz barrura sartzen zaizkizu, irudimena egunero jasaten duen irudi eta ideien bonbardaketatik askatuz. Ipuinak entzutea hain da onuragarria oso gomendagarria izango zela, herri guztietan botika dagoen bezala, ipuinak entzuteko espazioak ere egotea, gure barrua elikatzeko. Eta, botikekin gertatzen den moduan, beti bat guardian egotea.   

» Artikulu osoa ikusi

01/05/2015 12:58h Ahozko Narrazioa, Berriak, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak

M20, Ahozko Narrazioaren Nazioarteko Eguna

M20

Badatorrela!!!
 
Hemen dagoela!!!

Martxoaren 20an, urtero bezala,
AHOZKO NARRAZIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
ospatuko dugu.

Hemendik istorio zoriontsuz beteriko eguna opa nahi dizuet.

Nono Granerok AEDArentzat egindako ilustrazioa da.

 

 

12/03/2015 17:37h Ahozko Narrazioa, Ipuin Kontalaritza
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional