Kontalari baten egunkaria · Ines Bengoa · Ipuin Kontalaria · Ahozko Narrazioa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Kontalari baten egunkaria

Kontalari baten egunkaria

Kategoriaren artxiboa Iritzia

Ipuin-baldintzak

Ipuin kontaketa saioa Alloko liburutegian

Ondo dago beti gogoratzea ipuin saio batez disfrutatzeko behar diren baldintza egokiak eta, nire ustez, bi dira oinarrizko zutabeak: entzutea eta errespetua. Antolatzaile asko dago -eskolak, liburutegiak, ludotekak, liburudendak, aurrezki kutxak, jaialdi antolatzaileak, helduen zentroak, udaletxeak, berdintasun eta euskara zerbitzuak...- eta interesak ere anitzak dira: irakurzaletasuna sustatzea, hizkuntza, denbora-pasa, bezeroak erakartzea, baloreak irakastea... Oso baliozkoak dira denak baina, jaun-andreak, gauzak ezin dira edonon eta edonola antolatu.  
 

 

» Artikulu osoa ikusi

01/02/2015 23:15h Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak, Iritzia

Gaztezulo aldizkarian elkarrizketa

Gaztezulo aldizkarian elkarrizketa

Pasa den ekainean elkarrizketa egin zidaten GAZTEZULO aldizkarikoek.

Bertan komentatzen nuen uste dudala entzuteko arazo gehiago dagoela kontatzeko baino, besteak beste.

Zer deritzozue? Ados zaudete?
 
Hemen duzue link-a:  http://www.gaztezulo.com/artikuluak/ines-bengoa-entzuteko-arazo-gehiago-dago-kontatzeko-baino
 
Ea zer iruditzen zaizuen.

17/09/2013 19:53h Berriak, Helduak, Ipuin Kontalaritza, Ipuinak, Iritzia

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Zuhaitzak loandatzen zituen gizona

Kontakizun guztiek garrantzia dute mezu baten garraiolari direlako. Baina badira ezinbestekoak bihurtzen diren kontaketak bizimodua ulertzeko ikuspuntua aberastu eta aldatu dezaketelako. Horietarikoa da Jean Gionok 1953. urtearen inguruan idatzi zuen Zuhaitzak landatzen zituen gizona, hain zuzen.
Egiazko gertakizun batean oinarritutako istorioa da hemen azaltzen zaiguna eta hori jakiteak oraindik indar gehiago ematen dio kontakizunari. Benetan, ez dakigu zein ahalmena dugun gizakiok gure ingurua eraldatzeko. Batzutan ematen du bakarrik "boterea" eskuartean dutenak zerbait egin dezaketela mundua aldatzeko, eta hau bezalako kontaerak gizon soil baten ahalmenaz hitz egiten digu. 
Bestalde, kontakizunak oso erritmo aproposa du, irakurleak poliki poliki ohar dadila gertatzen ari denaz.
 

» Artikulu osoa ikusi

27/05/2013 19:48h Gomendioa, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

 
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
 

» Artikulu osoa ikusi

24/05/2013 11:13h Gomendioa, Haur eta Gazte Literatura, Helduak, Ipuinak, Iritzia, Literatura

Yoshi Hioki "Cuentos de la Luna"n kontatzen

Yotsi Hioki

Atzo berriro ere  Cuentos de la Luna -n egon nintzen eta Yoshi Hioki Japoniako ipuin kontalaria ezagutzeko aukera izan nuen.
1999 urtetik ipuin kontalaria, margolaria eta Arte Ederretan Lizentziatua den japoniar honek bere herrialdeko garai guztietako alegiak, ipuinak eta kontakizunak ezagutzera ematen ditu. Espainiako zonalde garrantzitsuenetan ibili da kontatzen, baita Mexiko eta Brasilgo hainbat hirietan ere. 

» Artikulu osoa ikusi

18/01/2013 20:04h Gomendioa, Helduak, Ipuin Kontalariak, Ipuin Kontalaritza, Iritzia

FIRArekin kontatzea

FIRArekin kontatzea

Ipuin kontalari ibili naizen azken 10 urte hauetan batzutan ipuin saio batean gaizki pasatzea tokatu zait. Ongi esan dut, bai: batzutan, gaizki pasatu dut. Hori gertatu zait kontatzeko behar diren baldintzak zaindu ez direnean. Noizbait nire atsekabea azaldu dut honen inguruan baina inoiz ez zait bururatu ipuin saioa ongi ateratzeko baldintzak zaintzen dituzten erakundeak publikoki goraipatzea. 
 FIRA Hezkuntza  jarrera horren eredu da.

» Artikulu osoa ikusi

18/01/2013 19:00h Ipuin Kontalaritza, Iritzia

La vida de Pi

La vida de Pi

Baneramatzan aste batzuk filme hau ikusteko gogoarekin lagun batzuek gomendatu zidatelako eta Pep Brunok bere blogean oso iruzkin ona egin zuelako. Gaur azkenean ikusi dut eta asko gustatu zait.  Zinetik atera naiz sentsazio atsegin batekin eta buruan ideia argiarekin: "Zein inportanteak diren kontakizunak gure bizitzan".  
 
Gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak izaera bat dute: ona edo txarra, hobea edo okerragoa. Aldatzen den gauza bakarra guk bizipen horiei buruz egiten dugun irakurketa da; eta irakurketa batetik bestera mundu bat egon daiteke. Bizitzak guk ematen diogun interpretazioaren araberako izaera du. Filmeak gauza gehiagori buruz hitz egiten du baina hau nire kontakizuna denez, eta hortaz datza nire iruzkina, nahi dudan bezala kontatzen dut. Izan ere filme hau kontakizunak, magia eta ondo kontatutako istorioak gustokoa dutenei gomendatzen diet.

» Artikulu osoa ikusi

06/01/2013 00:37h Gomendioa, Helduak, Iritzia
Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional