Kamishibai umeentzako ipuin kontalaira · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Kamishibai Ipuin Kontaketa

Non zaude: Euskara » Haurrak » Ipuin Kontalaria » Kamishibai

Kamishibai

Fitxa teknikoa - Irudiak - Agenda

Kamishibai "paperezko antzerkia" da japonieraz. Ipuin kontalariak, egurrezko kutxatxo baten barruan sartzen diren irudiez lagunduta, ipuinak kontatzen ditu.

Kamishibai ipuin saioaren fitxa teknikoa

Kamishibai ipuin kontaketa saioan ipuinak ikusi eta entzuten dira aldi berean. Horregatik, oso egokiak dira ume txikientzako, normalean estimulu gehiago eskatzen dutelako saio bat arretaz jarraitzeko.

Ipuin saioaren deskribapena

  • Ipuin japoniarrak kontatzen dira. Beraz, ipuin kontaketa aproposak dira kultur aniztasuna landu nahi denean.
  • Kamishibai ipuin saioetan antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatzen dira. Batzuk ikusi eta entzuteko dira; beste batzuek umeen parte hartzea eskatzen dute.
  • Kamishibai ipuin saioak oso dibertigarriak dira haurrekin elkarrekintza bultzatzen dutelako.
  • Kamishibai ipuin saioak helduagoak diren haurrentzat ere egokiak izan daitezke, zerbait konkretua landu nahi denean, hizkuntza adibidez (euskararen ulermena bultzatzeko oso egokia da, esaterako).

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Gomendatutako adina: 4-9 urte arteko neska-mutilak. 4 urtekoei zuzentzen denean hobe da ez elkartzea adin gehiago duten haurrekin.
  • 9-12 urtekoak: Hizkuntza baten ulermena lantzeko, euskara adibidez, egokia izan daiteke.
  • Ikuslego kopurua: 50 pertsona baino gutxiago.

Ipuin saioaren iraupena

50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Kamishibai ipuin kontaketa saioa hainbat lekutan egin daiteke: liburutegietan, ludoteketan, Kultur Etxeetan, elkarteetan, liburudendetan, eskoletan,... eta haurrak dauden edozein lekutan. Beti gomendatzen da lekua babestua izatea umeek saioa gehiago disfruta dezaten.

Behar teknikoak


Mahaia eta aulkia.

Kamishibai Irudiak

Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia) Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia) Kamishibai ipuin kontaketa Larrotxene kultur etxean (Donostia)

Agenda

Kamishibai, ipuin kontaketa Beranturin (Araba) 2019-04-13

Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Arrigorriagan (Bizkaia) 2019-04-03

Haurrentzako ipuin kontaketa 17:30etan liburutegian euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Barakaldon (Bizkaia) 2019-03-29

Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan tren geltoki ondoko plazan euskaraz. 

Kamishibai, ipuin kontaketa Tolosan (Gipuzkoa) 2019-03-27

Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan Berazubiko auzo elkartean euskaraz. AHOZ AHO Nazioarteko Ahozkotasun Jaialdia 2019.

Kamishibai, ipuin kontaketa Burlatan (Nafarroa) 2019-01-29

Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian gaztelaniaz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Ondarroan (Bizkaia) 2018-11-23

Haurrentzako hiru ipuin kontaketa 9:30etan, 11:00etan eta 14:30etan liburutegian euskaraz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Sarrigurenen (Nafarroa) 2018-11-08

Haurrentzako bi ipuin kontaketa 8:45etan eta 9:35etan Maristas ikastetxean gaztelaniaz.

Kamishibai, ipuin kontaketa Sarrigurenen (Nafarroa) 2018-11-07

Haurrentzako bi ipuin kontaketa 8:45etan eta 9:35etan Maristas ikastetxean gaztelaniaz.

1 2 3 4 5 6 ›› (14)

Ipuin kontaketa saio hau kontratatzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri nirekin kontaktuan nahi duzun moduan:

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional