Banketea, ipuin dastaketa · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Helduak » Ipuin Kontalaria (Helduak) » Banketea, ipuin dastaketa

Banketea, ipuin dastaketa

Banketea

Janaria, oinarrizko beharra izateaz gain, istorio askoren inspirazio iturri eta osagai izan da. Elikagai falta zein gehiegikeria mota guztietako herri ipuinak sortzeko bide izan da.

Banketea zentzumenen mahaira esertzeko gonbitea da menu landua eta askotarikoaz disfrutatzeko. Bertan, intriga, pasio ilunak, gula eta lizunkeria pixka bat ez dira faltako, hori dena ardo on baten topaz lagunduta.

Zentzumenerako gozamena!

On egin!
 
(Momentuz gaztelaniaz bakarrik)
 

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

BANKETEA janaria eta edariaren inguruko istorioak kontatzen diren helduentzako ipuin saioa da. Mahaia giza elkarretaratzea lortzeko, pasio eta intrigen eragilea, gure sinpatia, ikarak, sentsualitatea, jai zaletasuna eta komunitatea sortzeko grinaren islada bezala azaltzen zaigu. Mahai onaren plazerraz disfrutatzeko idazle zein herri ipuin ezberdinez osatutako ipuin saioa da.
 
 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Adina: 15 urtetik aurrera.
  • Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.

Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Banketea liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan,... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.

Behar teknikoak

  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.

Agenda

Banketea, helduentzako ipuinak Bergaran (Gipuzkoa) 2018-10-30

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan Udal liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Cuencan (Cuenca) 2018-10-22

Helduentzako ipuin kontaketa 22:00etan Auditorio kafetegian BITA 2018an gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Aiegin (Nafarroa) 2018-09-22

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Binefarren (Huesca) 2018-02-22

Helduentzako ipuin kontaketa 21:00etan liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Igorren (Bizkaia) 2018-02-02

Helduentzako ipuin kontaketa 20:00tan liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Calandan (Teruel) 2017-11-10

Helduentzako ipuin kontaketa 18:30etan liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Mañerun (Nafarroa) 2017-10-26

Helduentzako ipuin kontaketa 19:30tan liburutegian gaztelaniaz.

Banketea, helduentzako ipuinak Azagran (Nafarroa) 2017-10-20

Helduentzako ipuin kontaketa 19:00tan liburutegian gaztelaniaz.

1 2 ›› (2)


Hauetako ikuskizunaren bat ikusi al duzu? Zure iritzia jakin nahiko nuke:

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional