Iturri Zaharreko Istorioak · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Helduak » Ipuin Kontalaria (Helduak) » Iturri Zaharreko Istorioak

Iturri Zaharreko Istorioak

Iturri Zaharreko Istorioak

Aspaldiko garaietan iturria elkartzeko lekua izan da.

Emakumeek arropa garbitzen zuten bertan, gizonek abereak bertara eramaten zituzten ura edatera eta haurrak jolastera eta etxerako ura hartzera hurbiltzen ziren.
Iturria bizitzaz beterik zegoen; eta bizitza dagoen lekuan, istorioak egoten dira.

Alproja eta maltzurren istorioak, istorio lizunak, barrez lehertzekoak. Maitasunezko kontakizunak, bizitza eta heriotz alegiak, abesti eta olerkiak... iturri zaharreko istorioak.
 

Fitxa teknikoa

Iturri Zaharreko Istorioak-2

Ipuin saioaren deskribapena

Iturri Zaharreko Istorioak belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho zabaldu diren helduentzako ipuinak dira. Telebista, zinea eta gaur egungo entretenimenduak ez zeuden garaiko istorioak dira hauek eta, orduan gertatzen zen lez, giza talde bat elkartzean, begietara so eginez hemen eta orain konpartitzeko istorioak dira.
 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Adina: 14-15 urtetik aurrera (DBH 3garrenetik gora)

Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Iturri Zaharreko Istorioak liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan,... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.

Behar teknikoak

  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.

Agenda

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Larragan (Nafarroa) 2019-10-02

Helduentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian gazelaniaz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Lazkaon (Gipuzkoa) 2019-09-04

Helduentzako ipuin kontaketa 22:00etan Maizpide euskaltegian euskaraz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Gasteizen (Araba) 2019-05-23

Helduentzako bi ipuin saio 10:15etan eta 16:15etan Aldabe Gizarte Etxean euskaraz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Ibarran (Gipuzkoa) 2019-02-21

Helduentzako ipuinak 19:00tan Kultur Etxean euskaraz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Zarautzen (Gipuzkoa) 2019-01-26

Helduentzako ipuin kontaketa 18:30etan Itxasmendi Auzo Elkartean gaztelaniaz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Iruñean (Nafarroa) 2018-12-20

Helduentzako ipuinak 12:00etan Felix Urabayen institutoan gaztelaniaz. FIRAk antolatutako Irakurle Zaletasna Bultzatzeko Kanpainaren barruan.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Aiegin (Nafarroa) 2018-11-09

Helduentzako ipuinak 19:00tan Jubilatuen Aretoan gaztelaniaz.

Iturri Zaharreko Istorioak, helduentzako ipuinak Calamochan (Teruel) 2018-08-15

Helduentzako ipuin kontaketa 16:00etan gaztelaniaz.

1 2 3 4 5 ›› (5)


Hauetako ikuskizunaren bat ikusi al duzu? Zure iritzia jakin nahiko nuke:

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional