Zu hobeto jateko · Ines Bengoa

info@inesbengoa.com | Teléfono de contacto: 606 15 43 21

Non zaude: Euskara » Helduak » Ipuin Kontalaria (Helduak) » Zu hobeto jateko

Zu hobeto jateko

Zu hobeto jateko

 
- Zein aho handia daukazun.
- Zu hobeto jateko. 

Ezaguna egiten al zaizu? Gertatu al zaizu inoiz? 
Agian hemen duzu aukera... 

Ongietorria gau-emanaldi honetara. 

Otsoaren gordelekura sartu eta ez ezazue gaizki pentsatzeko tentazioa izan. Bera gure anfitrioia da eta, hori dela eta, behar bezalako banketea prestatu digu. Sutondoan elkartu eta istorioen epeltasunaz disfrutaraziko digu. Otsoak ondo ezagutzen gaitu, gure barneko grinaz badaki, horregatik garai ilunetatik datozen istorioez osatutako menua prestatu digu: gizakiak eta animaliak nahastu, elkartu eta, batzutan, baita bat egiten duten istorioak. 

Eta hau dena zu hobeto sentitzeko. 
Ausartuko al zara sartzen? 
 
(Momentuz gaztelaniaz bakarrik)
 

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

ZU HOBETO JATEKO helduentzako ipuin saioa da, sutondoan irakiten dagoen lapiko baten inguruan, ardo goxoa eskuan, animalien grinaz, gizakien beharraz eta gure behar sakonenetara iristeko bidexken bilaketaz hitz egiten duten idazle ezberdinen zein herri ipuinak dira.

 
 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa

  • Adina: 16 urtetik aurrera.
  • Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.

Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Zu hobeto jateko liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan,... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.

Behar teknikoak

  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.

Agenda

Zu hobeto jateko, helduentzako ipuinak Lizarran (Nafarroa) 2019-03-20

Helduentzako ipuinak 19:30etan liburutegian gaztelaniaz. Ahozko Narrazioaren Nazioarteko Eguna.

ESTRENALDIA: Zu hobeto jateko, helduentzako ipuin saioa Igorren (Bizkaia) 2018-11-16

Helduentzako ipuin saioa 20:00tan liburutegian gaztelaniaz.


Hauetako ikuskizunaren bat ikusi al duzu? Zure iritzia jakin nahiko nuke:

Iruzkinak (0)

Esaidazu zerbait

Arlo guztiak derrigorrezkoak dira. Iruzkinak argitaratu baino lehen berrikusiko dira. Email-a zure iruzkinaren egoeraz informatzeko bakarrik erabiliko da eta ez da inon argitaratuko ezta inori emango ere.

Irudian agertzen den kodea sartu

Cuentacuentos Infantil - Inés Bengoa Subir

Ipuin Kontalaria eta Ahozko Narrazioa Nafarroan, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Errioxan info@inesbengoa.com - Tel. 606 15 43 21

Aviso Legal - - Web Mapa - Diseñador Web Diseño web profesional