Goazen gezurrak kontatzera
Estreinaldia: 2011/10/27
Ipuinak konta ditzagun.
Kontakizunak gezur itxura duten egiak dira eta ondo sentiarazten gaituzte mundu honetan barreaiturik dauden egi itxura duten gezurren aurrean.
Fitxa teknikoa
Ipuin saioaren deskribapena
Goazen Gezurrak Kontatzera ipuin kontaketa saioa publiko helduari zuzenduta dago. Idazle ezberdinek idatzitako ipuinek osatzen dute saioa: Mario Benedetti, Quim Monzó, Boris Vian eta gehiago.
Nori zuzenduta dago ipuin saioa
- Adina: 16 urtetik aurrera.
- Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.
Ipuin saioaren iraupena
60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non egin daiteke
Goazen gezurrak kontatzera liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.
Behar teknikoak
- Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web

