Ipuin gozo eta gaziak
Bazen behin ume-jalea zen sorgina, harri zopa gozo-gozoa, otso bakartia eta gosetia, jatun, tripazain, tripontzia...
Ahoa ur bihurtzen ari zait, eta zuri?
Fitxa teknikoa
Ipuin saioaren deskribapena
Ipuin Gozo eta Gaziak janaria protagonista duen zapore handiko ipuin saioa da. Ipuin askotan janariari buruz hitz egiten da baina, zer jaten dute protagonistek? Zein plater dute gustokoen? Nork jaten du nor? Ipuin saio hau gastronomiaz disfrutatzeko da.
Nori zuzenduta dago ipuin saioa
- Gomendatutako adina: 5-12 urte bitartekoentzat.
- Ikuslego kopurua: Barruko aretoetan, 40 pertsona baino gutxiago egotea gomendatzen da. Leku irekietan, babestutako guneetan egitea gomendatzen da; ipuin saioa megafoniaz lagunduta egingo da kasu hauetan.
Ipuin saioaren iraupena
50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non egin daiteke
Ipuin Gozo eta Gaziak ipuin kontaketa hainbat lekutan egin daiteke: liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan, liburudendetan, eskoletan... Nola nahi ere, beti gomendatzen da leku babestua, erosoa eta tenperatura atsegina izatea umeek saioa gehiago disfruta dezaten.
Saihestu behar duguna: igarobideak eta kirol edo jolaserako erabiltzen diren espazioak (gimnasioak, psikomotrizidade gelak edo jolas tokiak).
Behar teknikoak
- Barruko aretoetan: Mahai bat.
- Leku irekietan: Mahai bat eta 220v-ko argi-hartune bat.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako hiru ipuin kontaketa 9:30etan, 11etan eta 14:30etan liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian euskaraz.
Helduentzako ipuin saioa 18:330etan Kultur Etxean gaztelaniaz.
Haurrentzako bi ipuin saio 11:00etan eta 12:00etan Gaztelu Plazan gaztelaniaz eta euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Helduentzako ipuin saioa 19:00tan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian euskaraz. Ordua zehaztu gabe oraindik.
Helduentzako ipuinak 20:30etan A. Durán Gudiol Udal Liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Bi ipuin kontaketa 9:30etan eta 11:30etan Maristasetan gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 10:00etan San Bizente liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian euskaraz.
A
g
e
n
d
A
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web

