Banketea

Banketea

Estreinaldia: 2017/10/19
Momentuz gaztelaniaz bakarrik.

Janaria, istorio askoren inspirazio iturri eta osagaia.

Elikagai falta zein gehiegikeria mota guztietako herri ipuinak sortzeko bide izan da. Banketea zentzumenen mahaira esertzeko gonbitea da menu landua eta askotarikoaz disfrutatzeko. Bertan, intriga, pasio ilunak, gula eta lizunkeria pixka bat ez dira faltako, hori dena ardo on baten topaz lagunduta.
On egin!

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

Banketea janaria eta edariaren inguruko istorioak kontatzen diren helduentzako ipuin saioa da. Mahaia giza elkarretaratzea lortzeko, pasio eta intrigen eragilea, gure sinpatia, ikarak, sentsualitatea, jai zaletasuna eta komunitatea sortzeko grinaren islada bezala azaltzen zaigu. Mahai onaren plazerraz disfrutatzeko idazle zein herri ipuin ezberdinez osatutako ipuin saioa da.

Nori zuzenduta dago ipuin saioa
  • Adina: 16 urtetik aurrera.
  • Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.
Ipuin saioaren iraupena

 
60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Banketea liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daitekeLeku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.
 

Behar teknikoak
  • Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.
« ABUZTUA 2026 »
A
A
O
O
L
S
I
27
28
29
30
31
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
3
4
5
6

A

g

e

n

d

A

Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria

Legezko Oharra     Pribatasun Politika     Kookiak     Sitemap   Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web