Iturri zaharreko istorioak
Estreinaldia: 2016/04/20
Lehengo garaietan, iturria bilgunea zen.
Emakumeek arropa garbitzen zuten bertan, gizonek abereak eraman eta haurrak jolastera eta etxerako ura hartzera hurbiltzen ziren.
Iturria bizitzaz beterik zegoen; eta bizitza dagoen lekuan, istorioak egoten dira: alproja eta maltzurren istorioak, istorio lizunak, barrez lehertzekoak, maitasunezko kontakizunak, bizitza eta heriotz alegiak, abesti eta olerkiak... iturri zaharreko istorioak.
Fitxa teknikoa
Ipuin saioaren deskribapena
Iturri Zaharreko Istorioak belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho zabaldu diren helduentzako ipuinak dira. Telebista, zinea eta gaur egungo entretenimenduak ez zeuden garaiko istorioak dira hauek eta, orduan gertatzen zen lez, giza talde bat elkartzean, begietara so eginez hemen eta orain konpartitzeko istorioak dira.
Nori zuzenduta dago ipuin saioa
- Adina: 16 urtetik aurrera.
- Ikus-entzulego kopurua: 60 pertsona baino gutxiago.
Bereziki aproposa adindun jendearentzat, lehengo garaiak burura ekartzen dizkielako.
Ipuin saioaren iraupena
60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.
Non egin daiteke
Iturri Zaharreko Istorioak liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daiteke. Leku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.
Behar teknikoak
- Leku zabala eta irekia den kasuetan 220v-ko argi-hartune bat.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako hiru ipuin kontaketa 9:30etan, 11etan eta 14:30etan liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian euskaraz.
Helduentzako ipuin saioa 18:330etan Kultur Etxean gaztelaniaz.
Haurrentzako bi ipuin saio 11:00etan eta 12:00etan Gaztelu Plazan gaztelaniaz eta euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Helduentzako ipuin saioa 19:00tan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian euskaraz. Ordua zehaztu gabe oraindik.
Helduentzako ipuinak 20:30etan A. Durán Gudiol Udal Liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 9:45etan liburutegian gaztelaniaz.
Bi ipuin kontaketa 9:30etan eta 11:30etan Maristasetan gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian gaztelaniaz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 10:00etan San Bizente liburutegian euskaraz.
Haurrentzako ipuin kontaketa 18:00etan liburutegian euskaraz.
A
g
e
n
d
A
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web

