Hotzikara, ipuin erotikoak

Hotzikara

Estreinaldia: 2015/10/10

Gozamen erotikoaren historia.

Irudi eta eduki erotikoz inguratuta bizi garen arren, topikoz, rolez eta estereotipoz beteta daude; nirekin zerikusi handirik ez dutenak, egia esan. Hotzikara nire bilaketa pertsonalaren emaitza izan da: mimo handiz herri ipuin bakan batzuk aukeratu eta entzun nahi duen guztiekin konpartitzeko gogoz aurkezten dizuet. Hotzikara hau nik bezainbeste disfrutatzea opa dizuet.

Fitxa teknikoa

Ipuin saioaren deskribapena

HOTZIKARA, GOZAMEN EROTIKOAREN HISTORIA hasieratik hasten den ikuskizuna da: munduaren hastapenetatik, alegia. Eta hortik abiatuta, erotismoa historian zehar nola gertatu den kontatzen du. Garai guztietako emakume eta gizonek sexu-atsegina sentitu dute jakin-nahi, beldur eta askatasun maila desberdinetan. Iosu Lizarragaren musikak eta Ines Bengoaren ahotsak egoera ezberdinak proposatu, pertsonaia ugari aurkeztu eta ikus-entzuleei istorien bitartez bidaia batean sar daitezen gonbidapena luzatuko diete pasioa, zoramena eta umorea direla medio. Bidaia honetan sartzen dena sexuaren gozamena sentitzera hurbilduko da, hotzikara gisan.   

Ipuin saioa hiru formatutan egiteko pentsatua dago:
 

  • Ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa.
  • Zuzeneko musikaz girotutako ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa akordeoi jole baten laguntzarekin.
  • Zuzeneko musikaz eta argiz girotutako ipuin saioa. Ahoz kontatutako ipuin saioa akordeoi jole baten laguntzarekin eta argi diseinuarekin, eszenatokian egiteko pentsatuta. 

 
Aurrekontua eskatu konpromezurik gabe. 

 

Nori zuzenduta dago ipuin saioa
  • Adina: 16 urtetik aurrera.
Ipuin saioaren iraupena

60 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Non egin daiteke

Hotzikara antzokietan, liburutegietan, kultur etxeetan, elkarteetan... egin daiteke. Berez, istorioak entzuteko gogoz jendea baldin badago, edozein lekutan egin daitekeLeku lasai eta babestu batean egitea gomendatzen da ipuinak bihotzez bihotz hobeto bidaiatzeko.
 

Behar teknikoak
  • Leku irekietan: 220v-ko argi-hartune bat.
« UZTAILA 2026 »
A
A
O
O
L
S
I
29
30
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2
3
4
5
6
7
8
9

A

g

e

n

d

A

Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria

Legezko Oharra     Pribatasun Politika     Kookiak     Sitemap   Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web