FIRArekin kontatzea

FIRArekin kontatzea

Ipuin kontalari ibili naizen azken 10 urte hauetan batzutan ipuin saio batean gaizki pasatzea tokatu zait.

Ongi esan dut, bai: batzutan, gaizki pasatu dut. Hori gertatu zait kontatzeko behar diren baldintzak zaindu ez direnean. Noizbait nire atsekabea azaldu dut honen inguruan baina inoiz ez zait bururatu ipuin saioa ongi ateratzeko baldintzak zaintzen dituzten erakundeak publikoki goraipatzea. 
 FIRA Hezkuntza  jarrera horren eredu da. 
 FIRAk Ikastetxeetan Irakurletasuna Bultzatzeko antolatutako Iruñerriko Udal Programetan ipuin kontalari moduan 9 urte daramat parte hartzen. Hasieratik FIRAk ipuin saio batean behar diren oinarrizkobaldintzak nola zaintzen zituen konturatu nintzen:

 

  • Entzulegoaren kopurua murrizten, 50 pertsona baino gutxiago egotea komeni baita. 
  • Entzulegoaren adina berdintsua izaten, horrela publikoak ipuinaz gehiago disfrutatutzen du.
  • Aretoan entzuteko giroa sortzen
  • Saioa eten dezaketen egoerak sahiesten, aldez aurretik egingo den ekintzak zertan datzan azalduz.

 
 
Horretaz gain, ikastetxeekin aldez aurretiko lana egiten dute eta ipuin kontalaria ezagutzeko datuak ematen dizkiete eskolako irakasleei haurrekin landu dezaten. Horrela, ikasleek ipuin kontalaria aurretik ezagutzen dute, gutxi bada ere, eta beste era batean hartzen dute. Esaterako, aste honetan bertan Iruñeko Alaitz ikastetxe publikoan eman didaten ongietorria argazkian ikus dezakezue.  
  
Oso garrantzitsua iruditzen zait bi galdera hauek argi izatea: zertarako egiten dugun ipuin saioa eta zer egin dezakegun ipuin saiorik onena lortzeko.
Nire iritziz FIRAk oso ongi zaintzen du ipuin saioarekin zerikusia duen guztia eta Nafarroako kultura eta hezkuntza maitale eta bultzatzaile eredugarriak dira.  
Nik, ahal dudan guztietan, FIRArekin kontatzen jarraitu nahi dut.
 

Contar Con Fira

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria