Ipuinak Cuencan

Aurten BITA Cuencan kontatzen dut!

Cuencako Antzerkiaren Lagunen Elkarteak BITA (Nazioarteko Bi Urteko Aktore Antzerkia) Jaialdiaren XI. edizioa ospatzen du aste honetan. Zorte onekoa naizela esan dezaket ekitaldi honetara gonbidatua izan naizelako. Bertan egiaztatu ahal izan dut jaialdi osoa mimo handiz eta ia artesau-lana eginda prestatu dutela. Artisau-lana diot asko eta oso ondo zaintzen dutelako topaketa hauen lehengaia, partaideak alegia. Elkartzen, solasaldiak izaten, bazkari edota ardo bat partekatzen saiatzen dira, gertutasunetik beti ere.

Programa Bita Cuenca 2018

Eta presaka, zenbakiak, kontratuak, tramite burokratikoak eginez, eta betebehar eta betekizunez beteta gabiltzan garai hauetan, giza eta arte oasi honekin topatzen dut nire burua, eta damutzen naizen gauza bakarraz egun libre gehiago hartu ez izanaz da, beste ikuskizunetaz, eta konpainiaz jakina, disfrutatzeko. Hau da BITAtik eramaten dudan altxorra. Beraz, gogoan hartu eta betiko eskertuko dizuet. Bejondeizuela!
(Bi izen bereziki: Ángel Suárez eta Paula Carbonell, mila esker).

BITA 2018an kontatzen (Cuenca)

  • Ines Bengoa Bita Cuenca 2018 3
    Ines Bengoa Bita Cuenca 2018 3

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria