Aurten, pronostiko guztien kontra, Orgi Basoko II Ipuin Kontalarien Jaialdia ospatzen ari da.
Ultzama Granja Eskolak abuztuaren 8tik urriaren 14ra bitartean prestatu zuen egitaraua aurkeztu du, larunbat arratsalde eta igande goiz guztietan. Zenbait ikuskizun Orgi Basoan egin ahal izan dira baina, beste batzuk, euria dela eta, Lizasoko pilotalekuan antolatu behar izan dira. Hori izan da nire kasua, abuztuaren azken asteburuan egindako bi ipuin saioak aterpean egin behar izan genituen eta.
Eskertzekoa da giza talde honek ekitaldi kulturalak antolatzeko ipintzen duen gogoa.
Mila esker. Bihotzez.
Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak