Lleidako Segarra eskualdean Segamots II Ipuin Jaialdia ospatu da.
2020 ezustekoen urtea izan da, eta ez onak guztiak, ondo dakigunez. Baina ezusteko onentzat ere tartea izan dugu, zorionez. Patricia McGill kontalariak mimo handiarekin sortu eta martxan jarritako Segamots ipuin jaialdia, kasu. Pasa den urrian bertan parte hartzera gonbitea jaso eta, baldintzak oso alde ez egon arren (ostalaritza guztia itxita, probintzien arteko mugak ere itxita, etxeratze-agindua), etxean banintz bezala sentiarazi ninduten. Are gehiago, zenbait momentutan baita munduaz eta bere gorabeherez ere ahaztu nintzen.
Gustora lur haietan, gustora Patriciarekin partekatzen.
Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak