Krokodiloa ohe azpian

Irakurri berri dut Mariasun Landak idatzitako Krokodiloa ohe azpian eta esan behar dut oso irakurketa atsegina izan dela.

Hasieratik istorioa nola bukatuko ote zen jakin-mina piztu zitzaidan eta ez nuen liburua utzi bukatu nuen arte. Irakurterraza, umore ukituarekin eta euskara garbia eta irakurtzeko erosoa erabiltzen duen istorio hau gomendatzen dizuet. 

Gazteek irakurtzeko oso aproposa. 

Krokodiloa ohe azpian kontakizun honek Tolosako Udalak antolatutako narrazio laburren lehiaketa irabazi zuen 2002an; Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2003an eta berriro argitaratu da 2015ean. 

Titulua: Krokodiloa ohe azpian
Egilea: Mariasun Landa
Argitaletxea: EREIN
Urtea: 2015eko maiatza 
Orrialdeak: 86

Krokodiloa Ohe Azpian Mariasun Landa

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria