Eskolara bueltatzen naiz.
Aste honetan eskolara bueltatzen naiz!
Eta gogoz gainera. AEDAn (Ipuin Kontalarien Elkartea Espainian) "ipuin kontalaritzaren inguruan ikerketa, hausnarketa eta narratzaileen formakuntzarako esparruak sortzea" planteiatu dugu.
Horregatik aste honetan, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Ezcarayn egingo den gure I Uda Eskolan egongo gara, beste lankide batzuekin esperientziak trukatzen.
Egitarau anitza prestatu dugu, lehenengo mailako irakaslegoarekin eta leku ezin aproposagoan: Ezcarayn. Gogoa eta ikasteko grina eramatea falta zaigu bakarrik eta nik uste dut, horretaz, soberan egongo dela. Beraz, aste honetan ni topatzeko, badakizue non bilatu: Ezcarayn.

Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web
