AHOZ AHO 2013: Nire lehenengo Ipuin Jaialdia

AHOZ AHO 2013: Nire lehenengo Ipuin Jaialdia

Pasa den astean nire lehenengo Ipuin Jaialdian parte hartu nuen ipuin kontalari bezala.

Intujai Antzerki Taldeak Tolosa eta Ordizian antolatutako AHOZ AHO 2013 Nazioarteko Ipuin Jaialdian izan da, bere seigarren edizioan. Nire lehenengo aldia da horrelako Jaialdi batean eta poz pozik nago arrazoi desberdinengatik. 

Alde batetik, Jaialdian parte hartzeak beste kontalari eta ahozkotasunaren maitaleekin harremanetan jartzeko aukera eman dit. Ogibide bakartia eta "ulergaitza" izatean (ipuinak kontatzen dituzu? eta... hortaz bizi zara?) poza handia ematen du zaletasuna partekatzen dugunekin elkartzea eta haien ibilbide luzeaz ikasi ahal izatea. Lagunduta sentitzeaz gain pizgarria da, besteekin aldenduta gure ezagutza eskasa  nabarian gelditzen delako. 

Ikasi, partekatu, elkarrekin bizi, besteek kontatzen dutena entzun, norberaren burua agertu... hauek guztiak Ahozkotasun Jaialdi batean gertatzen diren gauzak dira eta biziberritu egin naute, nire lehenengo aldian.
Hemendik agurtu eta besarkadak bidali nahi dizkiet ordu hauek konpartitu ditudan ipuin kontalariei.
Eta, jakina, eskertu nahi diet May eta Beari (Intujai Antzerki Taldea) ahozkotasun jaialdi honetara gonbidatzeagatik.

Eskerrik asko bikote!!!

Ahoz Aho 2013 Kartela

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria

Legezko Oharra     Pribatasun Politika     Kookiak     Sitemap   Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web