Zenbat lur behar ditu gizon batek?
Lev Tolstóik 1885. urtean idatzi zuen kontakizun labur honetan jakin-mina pizten da hasiera hasieratik.
Pahom, ipuinaren protagonista, landako etxe batean bizi da bere familiarekin. Lasai eta gustura bizi direla ematen du harik eta deabrua gizonaren bidean agertzen den arte. Deabrua azaltzen den guztietan badakigu kontua ezin dela ondo bukatu baina, hala ere, itxaropena beti nagusitzen da irakurlearen bihotzean.
Aski ezagunak dira gizakiok batzutan pairatzen dugun aseezintasuna deskribatzen duten kontakizunak. Tolstóik errusiar nekazari pobre baten bizitzan hain garrantzitsua den lurra oinarritzat hartu eta gizakion beharra noraino hel daitekeen azaltzen digu.
Ipuina bukatutakoan ia saihestezina da tituluak plateiatzen duen galdera berriz egitea: Zenbat lur behar ditu gizon batek? Zenbat behar dugu gizakiok bizitzeko? Zoriontsu izateko?
Elena Odriozolaren irudiak ezinbestekoak dira kontakizuna laguntzeko.
Izenburua: Zenbat lur behar ditu gizon batek?
Idazlea: Lev Tolstói.
Irudiak: Elena Odriozola.
Itzultzailea: Mikel Vilches.
Orrialde kopurua: 66.
Argitaletxea: Cénlit Ediciones-denonartean.
Urtea: 2011.

Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web