Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Kontakizun guztiek garrantzia dute mezu baten garraiolari direlako. Baina badira ezinbestekoak bihurtzen diren kontaketak bizimodua ulertzeko ikuspuntua aberastu eta aldatu dezaketelako. Horietarikoa da Jean Gionok 1953. urtearen inguruan idatzi zuen Zuhaitzak landatzen zituen gizona, hain zuzen. 
Egiazko gertakizun batean oinarritutako istorioa da hemen azaltzen zaiguna eta hori jakiteak oraindik indar gehiago ematen dio kontakizunari. Benetan, ez dakigu zein ahalmena dugun gizakiok gure ingurua eraldatzeko. Batzutan ematen du bakarrik "boterea" eskuartean dutenak zerbait egin dezaketela mundua aldatzeko, eta hau bezalako kontaerak gizon soil baten ahalmenaz hitz egiten digu.  
Bestalde, kontakizunak oso erritmo aproposa du, irakurleak poliki poliki ohar dadila gertatzen ari denaz. 
  
Benetan hunkigarria. Oso gomendagarria. 

Mikel Mendibil-ek egindako irudiek, gainera, oso ondo laguntzen dute kontakizunaren martxa. 
  
Izenburua: Zuhaitzak landatzen zituen gizona. 
Idazlea: Jean Giono. 
Irudiak: Mikel Mendibil. 
Itzultzailea: Mikel Vilches. 
Orrialde kopurua: 50. 
Argitaletxea: Cénlit Ediciones-denonartean.
Urtea: 2013.

Ahozko Narrazioa Zuhaitzak Landatzen Zituen Gizona Ipuin Kontalaria

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria