Guadalajaran ipuinak kontatzen

Guadalajaran ipuinak kontatzen

Pasa den astean oso gustora ibili nintzen Guadalajaran ipuinak kontatzen.

Ostegunean Azuqueca de Henareseko "Eva Ortiz" Ipuinetako Etxetxoan egon nintzen nerabez osatutako publikoarentzat kontatzen. Oso gustora egon nintzen entzuten ohituta daudelako - Azuquecako Liburutegiko zuzendaria den Eva Ortizek duela urte asko egiten ari den narraziozko programazioari esker - baita kontatzen ohituta ere, Mar Gutiérrez bezalako irakasleek egiten duten lanagatik. 
Hurrengo egunean Guadalajarako Ipuinetako Ostiraleko eszenatokian egon nintzen eta oso zirraragarria izan zen niretzat leku honetatik pasa diren kontalariak oparoak eta oso onak direlako. Asko gozatu nuen esperientziarekin eta publikoaren harrera sari bat izan zen niretzat. Sariei buruz ari naizenez Cultura en Guada-ko kazetaria den Ruben Madrid-ek kronika moduan egin zidana hemen uzten dizuet. 
  
Hurrengo egunean Guadalajarako txangoa bukatu nuen Davalos Liburutegian familiei ipuinak kontatzen, publiko ugari eta entregatua. 
Zer gehiago esan dezaket? Horrela gustoa ematen duela bidaiatzea. Horrela gustoa ematen duela istorioak kontatzea. 
  
Berehala bueltatuko naiz Guadalajarara hemendik gutxira ospatuko den Guadalajarako Ipuin Maratoian beste kontalari batzuek kontatuko dituzten istorioak aditzera. 

Osasuna eta ipuinak.

Viernes Cuentos Guadalajara 2015 Baner

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria