Aspaldian nire esku artera iritsi den ipuinik maitagarriena da hau.
Hasteko, izenburuak biziki deitu zuen nire arreta, horregatik hartu nuen. Lehehengo orrialdea zabaldu eta, berehala, irribarrea ezpainetan. Orrialdeak pasa ahala irribarrea gero eta zabalagoa, eta bihotzean zein sabelean zurrunbilotxoa handituz doala.
Gertatzen da, urtetik urtera, ezinbestez helduagoak, arduratsuagoak eta serioagoak izaten garela, eta barre egiteko eta ondo pasatzeko arrazoiak zein momentuak ahaztu egiten zaizkigula. Txikitzen zaretenean gure haurtxarora begira dagoen leiho irekia da, gure ezjakintasun eta alaitasunera, gure lotsagabekeri eta ilusiora.
Gauero geure buruari edo umeak helduari, bai, ongi irakurri duzu, umeak helduari irakurtzeko ipuin ezin hobea da. Jolas ederra da hau ere, haurrak nagusiari ipuina irakurtzea, ez dago txikitzeko modu hoberik.
Seguruenik, jolasteko geroz eta denbora gutxiago duten umeek ere gustora hartuko dutela ipuin zoragarri hau, non irudiek ezin baino hobeto laguntzen duten ipuinaren ildoa, kolore eta txuri-beltzen jolasarekin benetan garrantzia duena azpimarratuz.
Beraz, badaezpada ere, ohe ondoko mahaitxoan izango dut ez ahazteko, heldua naizen arren, txikia izateko aukera badudala zenbait alditan.
Zoragarria benetan.
Izenburua: Txikitzen zaretenean
Idazlea: Uxue Alberdi
Irudiak: Aitziber Akerreta
Argitaletxea: Pamiela/Kalandraka
Urtea: 2013
Gaztelaniaz ere.

Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web