Liburuak oso dibertigarriak izan daitezke. Gaur aurkezten dizuedan hau, erakusgarri.
Nik jolas-liburua deitzen dut. Neska-mutilekin konpartitzeko dagoen altxorratxoa iruditzen zait, beraiekin jolastu eta tarte entretenitua pasatzeko eta, gainera, liburu baten inguruan! Diseinu garbia eta erakargarria duen liburu honek koloreak, tamainuak eta espazioan dauden gauzen kokapenarekin jolasten du. Behin eta berriz kontatu daitekeen liburua da, batere aspertu gabe. Izan ere, gero eta gehiago kontatzen badut, gero eta gehiago gustatzen zait.
Behin batean, liburutegi batean kontatu eta gero, ama batek liburua hartu zuen etxera eramateko. Orduan esan zidan: "Ez nekien nola kontatu, eta orain badakit". Nire proposamena horixe da ba, proposamen bat, besterik gabe. Haur begiez irakurtzea gomendatzen dut soilik, eta jolastea. Horrela eginez gero, beti funtzionatzen du.
Izenburua: Liburu bat
Idazlea: Hervé Tullet
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2012
Gaztelaniaz ere.

Iruzkinak (0)
Kontaktu-datuak
Legezko Oharra Pribatasun Politika Kookiak Sitemap Web diseinua: Acuarela Digital Diseñador web