Xaldun Kortin, jolastu gurekin!

Hizkuntza baten ikaskuntza etxean hasten da.

Umeak hizkuntza bereganatzeko modu naturala inguruko helduei hizketan entzutea izaten da. Horretaz gain, gurasoek eta aiton-amonek, jolasa eta maitasuna direla medio, haurrari eskainitako mimo, urruma, losintxa eta abestiek haurraren hizkera aberasten dute. Gaur egun Nafarroan, orain dela berrogei urte hitz egiten ez zen lekuetan, euskara ikasten ari den eta seme-alabekin euskaraz erlazionatzen den guraso belaunaldi berria dago baina, zenbait kasuetan, haurtzaroko abesti eta esamoldeak faltan bota dezaketen aita eta amak dira. 
Gaur aurkezten dizuedan liburuak lagunduko dizue horretan. 
Liburu honetan, Nafarroa Garaiko herrietan jasotako abesti eta ipuinek -euskalki eta hizkera ezberdinetakoak izanda edonork ulertzeko moduan idatzita daude, batuaren arauei jarraituz- etxeko txikiekin hizkera aberasteko jolas handia emango dute. Bertan, eskuekin eta behatzekin jolasteko abestiak, hankekin jolasteko, laztantzeko eta mina arintzeko, trostan ibiltzeko, lokartzeko, zotz egiteko, memoria lantzeko, egoera ezberdinetarako jolasak eta esamoldeak, taldean jolasteko eta noiznahi kantatzeko abestiak topa ditzakegu. Liburuaren bukaeran herri ipuinak eta haur hizkera lantzeko eranskina dago.  

Gainera, liburuarekin batera 19 abesti eta kontatutako ipuin bat dituen CDa dator, eta baita DVDa ere. DVDaren barruan bi atal aurki ditzakegu: batean, familian eta etxeko txikiekin erabili ditzakegun zenbait esamolde agertzen zaizkigu eta, beste atalean, haur koskorragoak erabiltzeko esamolde, jolas eta kantuak agertzen dira. 
Liburuaren hasieran haurrari hizkuntza garatzen laguntzeko zenbait aholku ematen dira: euskaraz dakiten gurasoentzako, bietako batek bakarrik euskaraz ongi egiten dutenentzako eta euskaraz pixka bat dakiten gurasoentzako.

Familian konpartitzeko altxorra duzue hau. Goza dezazuela!


Titulua: Xaldun Kortin, jolastu gurekin!
Egileak: Maite Lakar (Euskokultur Fundazioa), Patri Arburua (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea), Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia), Itziar Luri (Labrit Multimedia)
Ekoizpena: Labrit Multimedia
Urtea: 2014ko otsaila 
  
Gaztelaniaz irakur dezakezu.

Xaldun Kortin Jolastu Gurekin

Iruzkinak (0)

Iruzkin bat egin

Spam aurkako kodea
Inés Bengoa Ipuin kontalaria

Inés Bengoa AEDAko kidea da

Estatu Mailako Kontalari Profesionalen Elkartea

Ipuin Kontalaria